· Zer da Gazte Plana?
· Parte hartu Kuadrilletan eta Udaletan
GAZTE PLANA
Zuk dakizu inork baino hobeto behar duzuna... beste inork baino hobeto.
Gaztea zarelako, proiektu eta ideia asko dituzu buruan. Zu bezala, beste gazte askok ere, zure antzekoen behar eta ideiak dituzte. Zegatik ez batu ekarpen horiek guztiak eta probetxua atera?
Euskadiko Gazte Planak hori egiteko aukera eskaintzen dizu. Bertan, zure ideiak, beharrak eta zalantzak partekatu ahal izango dituzu. Horrela, etorkizuna eraiki ahal izango da eta bidean aurrera egigno da. Aprobetxa ezazu Gazte Planak eskaintzen dizun aukera!
Zer da Gazte Plana?
Gazte Plana Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakundek (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) eta hainbat gizarte agenteek sorturik dago. Horren bidez, gazteek dituzten beharrak konpondu eta asetu nahi dira eta garrantzia berezia eskaintzen zaie ondorengo gaiei: etxebizitza eskuratzea, balioetan heztea, osasuna, gizarte-ekintza eta aisialdia eta kultura. Arlo horiek guztiak II. Gazte Planean (2002-2005) (pdf, 3,4 MB) jasota daude.
Gazte Plana kuadrilletan eta udaletan
Gazte Planean parte har dezakezu beraien lekuko plan propioa egiten ari diren udalen bidez. Udalak eskaintzen dizun zerbitzu honekin harremetan jar zaitez eta parte har ezazu!
Araba
Arabako Kuadrillak beraien Gazte Planak lantzen ari dira. Parte hartzera gonbite egiten dizuegu.
Bizkaia
Abanto , Alonsotegi, Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Arrigorriaga, Artea, Artzentales, Atxondo, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bedia, Bermeo, Berriz, Bilbao, Derio, Dima, Durango, Elorrio, Galdakao, Galdames, Garai, Getxo, Gizaburuaga, Gordexola, Gorliz, Gueñes, Igorre, Iurreta, Izurza, Karrantza, Lanestosa, Leioa, Lemoa, Lezama, Loiu, Mallabia, Mañaria, Markina, Mungia, Muskiz, Orduña, Orozko, Otxandio, Portugalete, Sondika, Sopela, Turtzioz, Txorierri, Ubide, Zaldibar, Zalla, Zamudio, Zeanuri, Zeberio.
Internet bidez ere parte hartu dezakezu.
Era berean, Bizkaian Gazte Planari buruz dagoen informazio gehiago irakur dezakezu.
Bideoak
Audioak
Triptikoa

|