Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Behatokia
 

WAI-A

Azken eguneratzea: 2006/11/29
2007ko PFEZ berrian BASEek eta pentsio fondoek duten tratamendua
Lurralde erkidean PFEZak duen arautegi berriak pentsio-plan eta -fondoek zituzten zerga-onurak murrizten ditu, foru-arautegiak BASEen onurei eusten dien bitartean.

Estatuko PFEZ berriak urteko 10.000 €-ko muga ezartzen dio pentsio-fondo eta planen eta mendetasunari lotutako produktuen desgrabazioari. Kopuru hori 12.500 €-ra arte handitu ahalko da 50 urtetik gorakoentzat, eta 24.250 €-ra arte, ezinduentzat. Gainera, ekarpen horiek ezin izango dute zergadunaren errenta aktiboen (lanetik edo enpresa jardueretatik ondorioztatutakoak) ehuneko 30 gainditu. Portzentaje hori ehuneko 50era arte heltzen da 50 urtetik gorakoentzat. Ezkontidearen aldeko ekarpenen desgrabazioak 2.000 €-ra artekoa izaten jarraituko du

Prestazioen tratamendu fiskala ere aldatu da, egungo %40ko murrizketa ezabatuz kapital erako berreskurapenerako. Horrela, Lege berriak berdintasunez tratatzen du pentsio-fondo eta -planei egindako ekarpenen berreskurapena, eta ez du bereizten bizi arteko errentaren, finantza-errentaren edo kapitalaren bidez egiten den.

Euskal erreformak (Arabako PFEZ), berriz, 8.000 €-ko mugari eusten dio banakako zein enpresako ekarpenerako; alegia, enpleguko planen kasuan, ekarpenetako 16.000 €-ra arte desgrabatu daiteke. 52 urtetik gorakoek muga horiek 1.250 €-ra arteko kopuruan igo ditzakete urtero, 65 urterekin 24.250 €-ko mugara iritsi arte.

Aldatu gabe gelditzen da, baita ere, prestazioen tratamendu fiskala; izan ere, kapital gisa jasotakoek -araubide erkidegoek ez bezala- %40ko kenkaria izaten jarraituko dute zerga-oinarrian txertatzerakoan.

Euskal PFEZ berriaren berritasun nagusia enpleguko aurreikuspen-planak sustatzeko pizgarri berrien ezarpena da. Enpleguko BASEei egindako ekarpen berrien kasuan      -edo daudenei eransten zaizkienen kasuan-, langileak kuotaren %50eko kenkaria izango du.