|
2006ko abenduaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abenduaren 12ko Dekretua 252/2006 argitaratu zen; haren bidez, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak (BASE) baliatuta bideraturiko aurreikuspen sozialeko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak arautu ziren. Horren helburua da, hain zuzen, aurreikuspen sozial osagarriaren sistemak herritarren artean orokortu daitezen sustatzea, batez ere enplegu-modalitatekoak, sektorialak edo enpresakoak, alegia, negoziazio kolektiboan adosten direnak.
Mundu osoan enpresek -batez ere enpresa txiki eta ertainek- aurreikuspen sozialari aurre egiteko arazoak dituztela antzemanda justifikatzen da mota horretako laguntzen beharra; izan ere, zailtasun eta zamatzat jo ohi baita, eta ez, berriz, lan-harremanak hobetzeko eta aurrezteko eta pentsio eraginkor bat sortzeko aukeratzat.
Horregatik, hain zuzen, ezarri dira aipatu pizgarriok, sistema horiek ezartzearen kontrako jokabidea murrizteko. Ildo horretan, diru-laguntzei esker badago ezarri beharreko aurreikuspen sozialeko sistemak abian jartzerakoan sortzen diren gastu jakin batzuei aurre egitea.
Laguntzetarako eskabide-orria Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren web-orrian eskura daiteke.
|