Aurreikuspen Sozial Osagarria Euskadin. 2005. urtea.
Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak aurkezten duen Euskadiko Aurreikuspen Sozial Osagarriari buruzko 2005. urteko txostena bi zatitan banatuta dago. Lehenengoan, aurreko urteetako txostenen eskemari jarraituz, baita txosten horiei jarraipena emanez ere, BASEen 2005eko jardueraren magnitude nagusiak eta haien bilakaera historikoa aurkezten dira.
Bigarren zatian, "Euskadiko Aurreikuspen Sozial Osagarriaren Planean" agindutakoa betetzen da, izan ere, aurreikuspen sozialak Euskadin duen egoerari buruzko diagnostiko bat lantzea eskatzen baitu. Azterketa xehatuagoa eta kualitatiboagoa da, Gizarte Segurantzarekiko prestazio osagarriak ematen dituzten erakundeetan oinarritzen dena eta "Aurreikuspen Sozial Osagarriaren Adierazleek" bildutako informazio ugaria baliatzen duena.
Aurreikuspen Sozial Osagarria Euskadin. 2005. urtea (pdf, 350 kb)
|