Eskubide kontsolidatuen eustea eta eramangarritasuna
Pentsio-fondo eta planek -banakakoek zein kolektiboek- izan ohi duten beste arazo bat lan-indarraren mugigarritasunari eraginkortasunez erantzuteko zailtasuna da, enpresen, sektoreen zein herrialdeen artean. Eskubide bermatuak fondo batetik bestera eramateko kostua oso handia izan daiteke, eta are eta zailagoa da herrialde batetik bestera eramatea.