Pentsio sistema osagarri guztiek aldeko tratamendu fiskala dute, herritarren artean hedatu daitezen laguntzeko; izan ere, gizabanakoak duen "aurreikuspen-miopia" kontuan izanik, ez lirateke formalizatuko. Laguntza fiskalak era desberdinetan gauzatu daitezke (ekarpenaren edo kobraketaren unean) eta pizgarri eta ondorio ekonomiko desberdinak sortu ditzakete.