Europar Batasunaren erabakitzeko prozesuan Autonomi Erkidegoen parte hartzea Euskadiren aldarrikapen bat izan da Euskadi Europar Batasunari atxiki zitzaionetik, Autonomia Estatutuan jaso eta eskumena duten gaietan.
Ildo horretatik, 2004ko abenduaren 9ko Europako Erkidegoekin zerikusia duten Gaietarako Konferentziaren (CARCE-Conferencia para Asuntos Relacionados con las Comunidades Europeas) akordioen bidez — Kontseiluaren lan taldeetan autonomia-erkidegoko parte hartzeari eta Europar Batasuneko Kontseiluaren Osaeretan autonomia-erkidegoko ordezkaritza sistemari buruzkoak (BOE 2005/03/16 ) [es]— ziurtatzen da Autonomia Erkidegoen parte hartzea Kontseiluan, berez EBko erakunde erabakitzailean.
Kotseiluan autonomia erkidegoen parte hartze eta ordezkaritza sistemak autonomia erkidegoei aukera ematen die haien interesen alde egiteko eta Kontseiluaren negoziazio prozesuan eragiteko, aldez aurretik tratatuko diren gaiei buruzko jarrera bateratua onartu ondoren. Jarrera bateratu hori lortzeko koordinazio lanean, Euskadiri dagokionez, Eusko Jaurlaritzako sailek, baita Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak ere, hartzen dute parte.
Gaur egun, autonomia erkidegoek Europar Batasuneko 4 Ministro-Kontseilutan har dezakete parte: Enplegu, Gizarte Politika, Osasun eta Kontsumitzaileei buruzkoan; Nekazaritza eta Arrantzari buruzkoan; Ingurumenari buruzkoan eta Hezkuntza, Gazteria eta Kulturari buruzkoan. Euskadik behin baino gehiagotan eskatu du irekitzeko autonomia erkidegoen parte-hartzea Kontseilu guztietara.
Euskadik orain arte kasu hauetan hartu du parte Europar Batasuneko Kontseiluan, koordinazio eta ordezkaritza autonomikoko lana eginez:
(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)
|