|
Brusela, 2007/12/12 – Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde Juan José Loroñok eta Gizarte-aurreikuspenerako arduradunak Euskadiko Gizarte-aurreikuspen Osagarrirako Plana aurkeztu zuten Bruselan abenduaren 11n Eskualdeetako Komiteak eta AEIPk (Asociación Europea de Instituciones Paritarias de Protección Social) antolatutako hitzaldi batean.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailaren arabera, Euskadi bere egoera demografikoa dela eta Europako testuinguruaren partaide da eta desoreka demografiko garrantzitsuak jasango ditu. EAEk Europako ugalkortasun indizerik baxuena du bizitza esperantza oso altua eta inmigrazio maila txikia.
Iturri horien arabera, erronka honen aurrean, Eusko Jaurlaritzak babes sozialeko pentsioen alorreko hiru ZUTABEAK elkartuta erabiltzeko sistema baten alde egiten du:
-
Lehenengo zutabea –helburu nagusi modura-: banatzeko gizarte-segurantza publikoa, pentsio bat izateko oinarrizko aukera gisa.
-
Bigarren zutabea: enplegu sistemak (sektorialak edo enpresakoak).
-
Hirugarren zutabea: banakako sistemak.
Hala ere, Gobernu zentralak gizarte-segurantzaren kudeaketa transferitzeari ezetz esateak Eusko Jaurlaritza bultzatu du gizarte-aurreikuspen osagarria garatzera BGAE bidez. 1983koa da horiek arautzen dituen legea eta laster 25 urte beteko ditu.
Helburua da lan errentak jasotzen dituzten eta profesionalen %70ek sistema osagarriari atxikitzea eta aurreikuspen osagarriak etorkizunean soldaten %20 babestea, euskal herritarrek errentak jasotzen ez dituztenean bizitza maila mantendu ahal izateko ordezkapen tasak izan ditzaten lanaren errenten ordez. Erronka gizarte-aurreikuspen osagarria orokortzea izango da, beste era batera esanda, gizarte-aurreikuspen osagarria DEMOKRATIZATU behar da.
Gizarte-aurreikuspen osagarriak orokortze hori, langile gehienek aukera izatea –Eusko Jaurlaritzak horixe uste du benetako aurrerapen eta justizia sozialaren ikuspegia erabiliz– gauzatu ahal izateko, enplegu sistemak (sektorialak eta enpresakoak) erabili beharko dira -bigarren zutabea-, negoziazio kolektiboa ardatza izanda.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailaren arabera, 2006ko BGAEk milioi bat berrehun eta zortzi mila atxikipen lortu zituzten. EAEn erregistratutako 205 BGAEk bildu duten ondasuna %11,78 hazi da 2005. urtearekin alderatuta; eta 15.945 milioi euro lortu dira, Herrialdearen BPGn %25,8 alegia.
(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)
|