Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A


Gizarteratze eta Familia Sailburuordetza

 

Titularra: Manuel Vigo García
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019370 Ext. 19370


Egitekoak

  • Gizarte-bazterketaren aurka eta Familia Babestearen alde diharduten erakunde publiko eta pribatuen ekintzak planifikatzea, sustatzea eta koordinatzea .    
  • Gizarte-bazterketaren jatorriaren gaineko prebentzio ekintzak garatzea.
  • Gizarte-bazterketari, marjinazioari eta pobreziari aurre egiteko programak egitea eta kudeatzea, baita bere kabuz bizitzeko behar beste baliabide ez duten pertsonen integrazio pertsonala, soziala eta profesionala lortzeko behar diren prestazio ekonomikoak eta gizarte izaerako tresnak ere.
  • Elkartasun aktiboa bultzatzea, gizartetik baztertuak dauden edo egoera horretan egoteko arriskua duten herritarrak, gizon zein emakume, gizarteratzeko.
  • Gizarte Eskubideen Gutuna garatzeko eta gauzatzeko ekintzak bultzatzea.
  • Jaurlaritzaren zuzeneko ekintza sustatzea, gizarteratze eta familia alorrean.
  • Seme-alabak dituzten familiei laguntzeko erakundeen planaren garapena sustatzea, Administrazioko beste organoen eskumenekoak diren jarduerei katerik egiteke.
  • Gizarteratze Euskal Planari dagozkion jarduerak sustatzea eta koordinatzea.
  • Gizarteratze-arloan erakunde-jarduerak egitea eta programak kudeatzea, batez ere laneratze-enpresen sektorean eta Auzolan programarenean, bazterturik dauden edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko.
  • Gizarteratze eta familiako batzorde sektorialen jarduera sustatzea.