Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A


Zigor Betearazpenaren Zuzendaritza

 

Titularra: Xabier Karlos Etxebarria Zarrabeitia
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019091 Ext. 19091
Faxa945019153


Egitekoak
  • Helduen jurisdikzio penaleko organoei hainbat zigor —bereziki espetxeaz besteko zigorrak eta segurtasun neurriak— betearazten eta baldintzapeko zigor-etendurak aplikatzen laguntzeko bitartekoak eskuratzea.
  • Entitate eta elkarteei diru-laguntzak emateko programak garatzea espetxearen esparruan, askatasuna galdu duten pertsonak gizarteratzeko eta birgaitzeko jardueren eta gainerako hezkuntza edo aisialdiko jardueren gainean, behar bezala daitezen zainduz.
  • Sailarekin arlo horretan lan egiten duten entitateekiko harremanak sustatzea, espetxe-zerbitzuen hobekuntza lortzeko, gaian eskumenak dituzten erakundeekin Lankidetzarako Esparru Hitzarmena garatzeko, atxilotuari gizarte-laguntza eta orientazioa emateko programak sustatzeko eta espetxeen arloan Jaurlaritzaren jarduera guztiak koordinatzeko.
  • Espetxeei buruzko eta espetxe instituzio, establezimendu eta zerbitzuen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko legediak betetzeak dakarzkion egitekoak betetzea, arlo honi buruz finkatuko den ordenamendu orokorraren barruan.
  • Autonomia Erkidegoko zigor-betearazpeneko zerbitzuen politika aztertu eta diseinatzea, espetxeetakoak eta errehabilitaziokoak barne.
  • Espetxeen gainean eta askatasuna galtzea ez dakarten bestelako zigorren betearazpenen gainean Erkidegoak dituen eskumenak gauzatzea.
  • Benetako tutoretza judizialerako eta doako justiziarako eskubideak bermatzea ofizioko txandaren eta atxilotuari abokatuen laguntza eskaintzearen inguruan.
  • Adingabeko arau-hausleen gaietan jarduerak diseinatu eta planifikatzea, gazte justiziako planak betearaziz eta ebaluatuz.
  • Adingabeei ezarritako neurriak betearazteari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko adingabekoen epaitegiek eta fiskaltzek plazaratzen dituzten eskaerei erantzutea.
  • Adingabeen jurisdikzioaren barruan, ingurune irekiko neurriak sustatzea —haien hezitzaile-alderdia sendotuz— eta gai horren inguruko bitartekotza, konpontze eta adiskidetzeko programak bultzatzea.
  • Barneratze-neurriak betetzeko ikastegien funtzionamendu egokia bermatzea.
  • Adingabeko arau-hausleen arloan, erakunde publiko zein pribatuekiko lankidetza-bideak sustatu eta iraunaraztea, bai prebentzioaren esparruan, bai neurri judizialak bete ondoko gizarteratzeari dagokionez.
  • Justizia osagarri alternatiboaren sistemei —besteak beste, bitartekotza, arbitraia eta adiskidetze-prozedurei— arreta berezia ematea.
  • Biktimologiaren arloan jarduteko politikak bultzatu eta garatzea, delituaren biktimei laguntzeko zerbitzuak sustatuz.