a) Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen arloan dagozkion eskumenak erabiltzea, hala administrazio-zuzenbidearen peko langileen arloan nola lan-zuzenbidearen pekoen arloan dagozkienak.
b) Organo eta bulego judizialak, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea barne, langilez hornitzea sustatzea, beren egitekoak bete ditzaten errazteko. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko kidegoetako funtzionarioak adskribituko dira edo lan erregimeneko kontratuak egingo.
c) Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeari dagozkion egitekoak egiteko beharrezkoa den langileen politika planifikatu eta bultzatzea.
d) Justizia Administrazioko langileen prestakuntza politika diseinatzea, lanpostuaren beharren arabera.
e) Zerbitzuko ikuskaritza orokor eta langileen erregistroari buruz dagozkion eskumenak.
f) Justizia Administrazioko langileen ordainketa-politika eta dagokien aurreikuspen soziala gidatu eta kudeatzea.
g) Langileen alorreko legeria bereziaren betetzea zaintzea, horretarako behar diren neurriak hartuz eta, behar bada, proposatuz, eta indarrean den araudiak esleitzen dion beste edozein.
h) Langileen Zerrendaren bitartez, langileen antolamendua eta horiek bulego judizialen egitura osatzen duten unitateetan banatzeko modua organo eskudunari proposatzea, eta horren ondoren, hori kudeatu eta hornitzea.
i) Organo eskudunari plantilla organikoa edo lanpostuen zerrendak proposatzea, baita horren ondorengo kudeaketa eta horniketa ere.
j) Giza Baliabideen gaietako ekimen eta egitasmoetatik sortzen diren neurri arrazionalizatzaileak.
k) Sindikatuekin, komiteekin edo Justizia Administrazioan administrazio eta lan zuzenbidearen menpe diharduten langileen beste ordezkapen organo batzuekin egiten diren elkarrizketetan eta negoziaketetan Sailari dagokion ordezkaritza egitea, beste organo batzuei esleitutako eskumenei kalterik egiteke.
l) Diziplina espedienteei eta zigor-ezarpenei hasiera ematea eta izapidetzea.
m) Langile horien lan-baldintzak hobetzeko ekintzak bultzatzea, eta, hala behar bada, gizarte zerbitzuak kudeatzea, indarrean diren arauei jarraituz.
n) Justizia Administrazioan Administrazio eta lan zuzenbidearen menpe diharduten langileak, lanean daudenentz jagoteko sistemak zuzendu eta kudeatzea.
o) Lan-arriskuei aurrea hartzeari dagokionez aplikatu beharreko neurriak proposatzea, eta Justizia Administrazioko langileei laguntzeko berezko Prebentzio Zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.
p) Oro har, Giza Baliabideen politika garatu, kontrolatu eta betearaztea, salaren jarraibideen arabera.