Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A


Giza Eskubideen Zuzendaritza

 

Titularra: Jon Mirena Landa Gorostiza
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019105 Ext. 19105
Faxa945019153


Egitekoak

  • a) Giza Eskubide indibidualak eta kolektiboak sustatzeko, laguntzeko eta babesteko ekintza-politika propio bat finkatzea, horretarako beharrezkoak diren baldintzak bultzatuz eta eragozpenak kenduz, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren funtsezko eskubideak bermatu eta gauzatu ahal izateko. 
  • b) Estatuak izenpetu eta sendetsitako nazioarteko hitzarmen eta itunetan eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean errotuta dauden printzipioak errespeta daitezen zaintzea, Jaurlaritzako beste sailekin batera, eta izenpetu eta berronetsi daitezkeenei buruzko ekimenak proposatzea.
  • c) Giza eskubideei buruzko publizitate eta zabalkunde kanpainak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
  • d) Giza eskubideak garatu eta sustatzen dituzten ekintzak sustatzea, bai dirulaguntzen programen bitartez, bai alor horretako ikerketa eta prestakuntza beketarako deia eginez.
  • e) Giza Eskubideen alorrean diharduten elkarte, fundazio, gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte mugimenduekiko lankidetza-harremanak indartzea.
  • f) Nazioarteko erakundeekin harreman iraunkorrak izateko bideak irekitzea, hala nola, Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Batzordearekin eta Nazio Batuetako Giza Eskubideen Goi-Komisarioarekin, kanpora begira; eta barrura begira, Arartekoarekin eta Estatuko nahiz beste autonomia erkidego batzuetako herriaren defendatzailearekin. Xede hori lortu ahal izateko, entitate horiekin programa komunetan lankide izango da eta kongresuak, hitzaldiak eta jardunaldiak antolatuko ditu aipatu erakundeekin. Hori guztiori Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Lehendakariordetzaren eskumenei kalterik egiteke burutuko da.
  • g) Gatazkak giza legez bideratzeko ekimenak sustatzea, unibertsitateekin, elkarteekin, fundazioekin, gobernuz kanpoko erakundeekin eta giza eskubideen arloan lan egiten duten gizarte mugimenduekin lankidetzan.
  • h) Giza Eskubideen Euskal Behatokiaren jarduerak bultzatzea.
  • i) Bakerako eta Bizikidetzarako hezkuntzako programak garatzea.