a) Saileko aurrekontuen aurreproiektua koordinatu eta egitea.
b) Saileko aurrekontuaren kudeaketa antolatu eta koordinatzea eta Sailaren gastuak baimentzea, indarreko lege-arauetan xedatutakoaren arabera. Horrez gain, Sailetik kanpoko organoen aurrean aurrekontu-betearazpenaren faseak izapidetzea.
c) Aurrekontuetan eragin ekonomikoa duten xedapen-egitasmoak aztertu, sustatu eta tramitatzea, sailaren eskumenen barruko gaietan.
d) Saileko langileen administrazioa eta kudeaketa egitea, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10. artikuluak ematen dizkion eskumenak baliatuz.
e) Sailak langile premiei buruz egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta saileko lanpostuen plantilla eta zerrendetarako proposamenak egitea.
f) Sailaren organoen eta egitekoen egitura arrazionalizatzeko proposamenak aztertu eta baloratzea, gai horretan eskumena duten organoekiko lankidetzan, eta Lanpostuen Zerrendan aldaketak proposatzea.
g) Langileen prestakuntza planak egitea.
h) Saileko organoak behar bezala informatuta edukitzea langileen inguruko akordio eta erabakiei buruz, eta horiek betetzen direla zaintzea.
i) Zerbitzu eta lan-moldeen barne antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, eta administrazioa erreformatu eta modernizatzeari buruzko ekimen zehatzak betearaztea.
j) Sailaren kontratazio-organoa izatea.
k) Saileko langileen euskalduntze eta hizkuntza-normalkuntzarako prozesua bultzatzea eta euskararen erabilera sustatzea.
l) Ogasunaren, antolakuntzaren, baliabide orokorren eta informatikaren inguruko gaietan sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.
m) Teknologia berriak erabiliz, herritarrei informazioa emateko sistemak sortu eta mantentzeko beharrezkoa diren jarduerak planifikatu, diseinatu eta betearaztea.
n) Informatika programak planifikatu eta jarduerak betearaztea, saileko gainerako organoekin lankidetzan.
o) Ekonomia Kontuetarako Eskuordetutako Batzordera eta Jaurlaritzaren Kontseilura eramango diren eta eduki ekonomikoa duten gaiak prestatzea.
p) Saileko Erregistro Orokorra antolatzea eta gidatzea.
q) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gaietan indarrean dauden plan eta arauetan aurreikusten diren neurriak sustatu eta koordinatzea.
r) Herritarrari informazioa eta laguntza emateko Sailaren zerbitzuen (2. eta 3. mailak) funtzionamendua gainbegiratzea eta herritarrari laguntzeko Zuzenean zerbitzuarekiko harremanak ezartzea.