Sailburuaren lan-programaren segimendua eta plangintza egitea eta zuzenean laguntzea. Ordezkaritza instituzionala egiteko jarduerei arreta berezia jarriko dio.
Sailburuaren kanpo-jarduerak antolatzea, bereziki, Eusko Legebiltzarrarekiko harremanak, Arartekoarekikoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekikoak, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak dituen eskumenei kalterik egin gabe, betiere.
Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea eta kexa eta iradokizunak jasotzea.
Gizarte-komunikabideekiko harremanak eta protokoloa.
Sailak sustatzen dituen kongresu, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta beste ekintza publiko eta ofizialak antolatzea.
Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskuduntzei kalterik egin gabe.