Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A

Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Gizarteratze Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak ondoko helburuekin emango dituen laguntzak arautzea da:

a) Laneratzeko enpresen sorkuntza sustatzea.

b) Laneratzeko enpresen mantentzean laguntzea.

Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, diruz lagundutako jarduerek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan egitekoak izan beharko dute, laguntzen onuradunak diren irabazi asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek eta/edo laneratzeko enpresek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten ala ez kontuan izan gabe.


Nori Zuzendua

Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak ondokoek eskuratu ahal izango dituzte:

a) laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu, enpresotan sartzeko prozedura ezarri eta laneratzeko enpresen erregistroa sortzen duen abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuaren 5. artikuluan aipatutako irabazi asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek.

b) toki-erakundeek.

c) toki edo eskualde garapeneko agentziek.

Enpresak mantentzeko laguntzak:

Kapitulu honetan araututako laguntzak laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu, enpresotan sartzeko prozedura ezarri eta laneratzeko enpresen erregistroa sortzen duen abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuaren 3. artikuluan definitutako laneratzeko enpresek eskuratu ahal izango dituzte.


Diru kopurua

a) Enpresak sortzeko laguntzak

Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak enpresa horien sorkuntzaren bideragarritasuna kontuan hartuko duten merkatu-azterlanak egiteko diru-laguntzak izango dira. Diru-laguntza hauek azterlan horien kostuaren ehuneko berrogeita hamarrera bitartean (%50) finantzatuko dute, sei mila euroko (6.000 eur.) gehieneko mugarekin.

Diru-laguntza honen emakidak erakunde onuraduna behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan merkatu-azterlana egitera eta, proiektua bideragarria izanez gero, urte bateko epean (merkatu-azterlana amaitzen den egunetik aurrera kontatzen hasita) laneratzeko enpresa sortzera.

b) Enpresak mantentzeko laguntzak

Laneratzeko enpresak mantentzeko laguntzak ondoko jardunek jaso ahal izango dituzte:

  1. Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortu edo mantentzera bideratutako aktibo finkoetako inbertsioek.

    Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortu edo mantentzera bideratutako aktibo finkoetako inbertsioek guztizko kostuaren ehuneko laurogeita bostera (%85) bitarteko diru-laguntza jaso ahal izango dute, sortutako edo mantendutako lanpostu bakoitzeko hamabi mila euroko (12.000 eur.) gehieneko mugarekin.

    Nolanahi ere, aktibo finkoek laneratzeko enpresak garatutako jarduera nagusiari zuzenean lotuta egon beharko dute. Era berean, aktibo finko hauek hiru urteko gutxieneko amortizazio-aldia ezarrita izan beharko dute eta, gutxienez, denbora-tarte horretan bertan iraun beharko dute enpresaren aktiboan.

    Diru-laguntza honen emakidak laneratzeko enpresa behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan diru-laguntza jasoko duten inbertsioak egitera.

  2. Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortu eta mantentzeak.

    Laneratzeko enpresek sortutako edo mantendutako lanpostu bakoitzeko (gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak) diru-laguntza bat eskuratu ahal izango dute eta diru-laguntza horren urteko zenbatekoa hamabi mila eta hirurehun eurokoa (12.300 eur.) izango da. Enpresak garatutako jardueren izaera dela eta sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzio berean murriztuko da.

    Diru-laguntza honen zenbatekoa ehuneko bosteko (%5) portzentajean igo ahal izango da ondoko kasuetan:
    1. lanpostua betetzen duen pertsona emakumea denean.
    2. lanpostua betetzen duen pertsonak aurreko hiru hilabeteetan uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuan araututako AUZOLAN programan parte hartzen amaitu duenean.

  3. Produkzioan laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortu eta mantentzeak.

    Diru-laguntza horren urteko zenbatekoa sortutako eta mantendutako lanpostu bakoitzeko (gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak) mila eta zortziehun eurokoa (1.800 eur.) izango da.

    Enpresak garatutako jardueren izaera dela eta sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzio berean murriztuko da.

  4. Gizarteratzen laguntzeko ekintzetan espezializatutako teknikarientzako lanpostuak sortu eta mantentzeak.

    Laneratzeko enpresek gizarteratzen laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortzeko eta mantentzeko diru-laguntza bat eskuratu ahal izango dute. Diru-laguntza horren urteko zenbatekoa sortutako eta mantendutako lanpostu bakoitzeko (gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak) mila eta ehun eurokoa (1.100 eur.) izango da.

    Enpresak garatutako jardueren izaera dela eta sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzio berean murriztuko da.

  5. Laguntza teknikoan:

    a) Merkatu berriak irekitzera edo enpresa-jarduera bideratzera zuzendutako merkatu-azterlanak egiteko diru-laguntzak. Diru-laguntza honek azterlanen kostuaren ehuneko berrogeita hamarrera (%50) bitartean finantzatuko du, sei mila euroko (6.000 eur.) gehieneko mugarekin.

    Diru-laguntza honen emakidak enpresa behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan merkatu-azterlana egitera.

    b) Kontabilitate eta kudeaketa auditoretzak egiteko diru-laguntza. Diru-laguntza hau mila berrehun eta berrogeita hamar euroko (1.250 eur.) gehieneko mugarekin emango da, soilik abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuari jarraiki kontuen auditoretza urtero egiteko betebeharra ez duten enpresei emango zaiela kontuan harturik.

    Diru-laguntza honen emakidak laneratzeko enpresa behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan kontabilitate eta kudeaketa auditoretza egiteko.

  6. Prestakuntzak.

    Prestakuntza gisa ematen diren diru-laguntzek gizarteratze-prozesuan dagoen langileak egiten duen ikastaroaren matrikula-gastuen ehuneko laurogeira (%80) bitartean estaliko dute.

    Diru-laguntza hauek, halaber, gizarteratze-prozesuan dauden eta ikastaroan parte hartzen duten pertsonen bizilekua dagoen herritik ikastaroa ematen den lekurainoko lekualdatzeak eragindako desplazamendu-dietak estaliko dituzte, betiere bi lekuen arteko distantzia (joan-etorrikoa) 10 kilometrotik gorakoa bada. Era berean, garraio publikoa erabiltzeagatik sortutako gastuak ordainduko dira eta, garraio publikoa erabili ezin bada eta ibilgailu propioa erabiltzen bada, kilometro bakoitzeko gehienez ere 0,15 euro eta autopista-gastuak ordainduko dira, betiere gastua justifikatzen bada.

    Diru-laguntza honen emakidak laneratzeko enpresa behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan diruz lagundutako prestakuntza-ikastaroetan parte hartzea bermatzeko.

Araudia

 

 

  • AGINDUA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2002ko abenduaren 11ko Aginduan jasotako laguntzetarako deia egiten da urte honetarako.

Harremanak norekin
  • José Manuel Muñoz Dermit. Tfn. 945 01 94 01

  • Fermín Etxabarri Galdeano. Tfn. 945 01 93 88

  • Unai Aspuru Zuazo. Tfn. 945 01 94 21

Posta elektronikoa: insersoc@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak



Formularioak  atalean agertzen diren eskabide orrietan jasotzen direnak.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/04/15 - 2008/10/31 (Biak barne)


Eskabideak aurkezteko lekua

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Lurralde Ordezkaritzetan edo Gizarteratze Zuzendaritzan.

  • Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego kalea, 2 - 2. pisua. Telefonoa: 945 01 70 30
  • Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85 - 7. pisua. Telefonoa: 94 403 10 00
  • Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Vitoria-Gasteiz kalea, 3 - 3. pisua. Telefonoa: 943 02 32 00
  • Gizarteratze Zuzendaritza: Donostia-San Sebastián kalea, z.g. Vitoria-Gasteiz.Telefonoa: 945 01 93 92

Dena dela, 30/1992 legearen 38.4 artikuluan aurreikusten dena aplikatuko da.


Tramiteen deskripzioa

Ez dago.


Egitura Atal Ebazlea

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko organo eskuduna Gizarteratze Zuzendaritza izango da.

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak Gizarteratze Zuzendariaren berariazko ebazpen bidez eman eta ukatuko dira. Prozesu hau modu jarraituan egingo da eskabideak jasotzen direneko ordenaren arabera.


Ebazteko epea

3 hilabete



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak
Bestelako Agiriak

Merkataritza-sozietateen atalean inskribatutako laneratzeko enpresen zerrenda

- AMUITZ BERRIKUNTZAK  SL

- BILEKOMEN SL

- EKOTOPIA GARBI ENERGIAK SL

- EMAUS BIDASOA  SL

- GARBINGURU SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES, SL

- GESTIÓN DE RECURSOS Y SERVICIOS ISLADA SL

- IKATZBIZI SL

- BIDEBARRI ENPLEGU ZENTRUA SL

- ITZALA DEKORAZIOA SL

- TXUKUNBERRI GARBIKETAK SL

- TINKO GARBIKETAK SL

- AMUITZ MARGOTU BERRIA SL

- KEIMA ANIMAZIOA SL

- SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA SL

- GOILURRA SL

- ALKAR BIZIZ SL

- GIZARLINE, TELECOMUNICACION COMUNITARIA SL

- ITURRITEK SL

- ZURTEK SL

- SERVICIOS DE HOSTELERÍA RESTAURANTE BILBAO SL

- EMAUS EZKERRALDEA SLU

- KAIALURKO SL

- AMAYADIGITAL SL

- ZABALTEGI JUDIZMENDI SL

- EMAUS COMERCIO JUSTO SL

- ERAKUS-GOIZTIRI SL

- SERVICIOS GENERALES INTEGRADOS EFICIENT SL

- OARSOTEK SL

- URDANETAKOAK S.L

- SUKALPREST S.L

- JANTZIPREST S.L

- MONTAKETAK

-SERVICIOS DE CANGUROS KUTTUN

-SUSPERTU S.L.

-MEDRANO OSTALARITZA S.L.

- IZARTZA

-OR KONPON TABERNA S.L.

- BERZIKLATU S.L.

- EKOBIZI MOVILIDAD S.L.

- EUSKAL POSTAL RED S.L.

- KIDE EMAUS S.L.

- DONOSTIA BIZIKLETAN S.L.

- CA3 GIPUZKOA S.L.

- KONFIA S.L.

Gizarte-ekonomiako sozietateen sekzioan inskribatutako laneratzeko Enpresen zerrenda

- ELKAR PROTEO S. COOP. DE INICIATIVA SOCIAL

- LIBURKI SLL

- EKIBER S. COOP.

- DREAM FACTORY S. COOPERATIVA DE INICIATIVA SOCIAL

- LOGICART S. COOP.

- EUSKARRI KOOP. E. DE INICIATIVA SOCIAL

- KENTUCKY S. COOP.

- AUTBELAR

- EKORREPARA S.COOP.

- BELARTXIKI S.COOP.


Oharrak

Hirugarren interesatua alta inprimakiaren hiru ale inprimatu beharko dira, eta kopietako bakoitzean banketxearen zigilua eta sinadura eta interesdunaren sinadura ('hirugarrenaren adostasuna' izeneko laukitxoan). agertuko dira. Kopia horietako bi eman beharko dira, eta hirugarrena eskatzailearen esku geratuko da.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

15/04/2008