Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritza
Agindu honen helburua da 2005eko Rene Cassin saria arautzea eta deitzea. Giza Eskubideen alorrean pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatuek, egin duten lana jendeaurrean aitortzea eta nabarmentzea da sariaren helburua.
Nori Zuzendua
Agindu honen bidez deitzen den saria honako hauek jaso dezakete: beren jarduera eta ibilbidearekin gure gizartean giza eskubideen baloreak sustatzen nabarmendu diren pertsona fisikoek edo juridikoek, publiko nahiz pribatuek.
AraudiaAGINDUA, 2005eko urriaren 19koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Giza Eskubideen Rene Cassin saria arautu eta deitzen duena.
Laura Sagastizabal 945 01 90 89
Erantsi beharreko agiriakSarirako hautagaien izenekin batera, honako hau bidali beharko da:
a) sarirako proposatzen den hautagaiaren ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa.
b) 50 pertsona fisikoren bermea, proposatzen den pertsona fisikoa denean, edo 3 entitate pribaturena, proposatzen dena entitate pribatu bat denean.
Ez dago.
Eskabideak Aurkezteko Epea 2005/10/21-2005/11/20
Hautagaien izenak, aurreko idatz-zatian adierazitako dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia kalea, 1 - 01010 Gasteiz), urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetatiko baten bitartez. Epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Tramiteen deskripzioaEpaimahaia.
1.– Epaimahai bat eratuko da saria merezi duten pertsona edo pertsonak aukeratzeko. Giza eskubideen edota horien balore eta printzipioen alorrean aitortutako izen ona duten pertsona ospetsuek osatuko dute, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua lehendakari izango duela, eta agindu baten bidez izendatuko da. Epaimahaiaren osaera epaitzarekin batera argitaratuko da..
2.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendaria izango da epaimahaiko idazkari, hitza duela baina bozkatzeko eskubiderik gabe.
3.– Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira, eta berdinketarik gertatuz gero, lehendakariak erabaki ahal izango du. Idazkariak hartzen diren erabaki eta jarduera guztien akta egingo du, non sarien epaitza oinarritzen duen irizpen arrazoitua ere jaso beharko den.
4.– Epaimahaiko kideek ez dute parte hartzerik izango eta interesatuek errefusatu egin ditzakete, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan jasotako kasuetan.
Esleitzeko irizpideak.
Ebazpena hartzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
a) Proposatutako pertsonak edo pertsonek giza eskubideen alorreko jardueretan luzaroan parte hartu izana.
b) Giza eskubideen baloreak garatzen egindako lanak berez duen garrantzia.
c) Saritutako pertsonak egindako jarduerak edo ibilbideak gizartean izan duen oihartzuna eta eragina.
Ebazpena.
1.– Epaimahaiak saria emateko proposamen bat egingo du, beti ere, deialdi honetako esleipen-irizpideak eta saritutako pertsonaren garrantziak eta ibilbideak merezi duen balorazioa kontuan hartuta, epaimahaiak zintzoki dakienaren eta uste duenaren arabera erabakia justifikatzen duten arrazoiak adieraziz. Salbuespenez, epaimahaiak hautagaien zerrendetan sartuta ez dauden pertsona edo entitateei eman ahal izango die saria, baldin eta, interes sozial eta humanitarioak tarteko, arrazoi justifikatuak badaude.
2.– Epaimahaiak, halaber, saria eman gabe uzteko proposamena egin dezake, epaimahaikoen gehiengoak proposatutako pertsonak edo pertsonek saria merezi ez dutela uste badu.
3.– Saria emateko ebazpena, epaimahaiaren proposamena ikusita, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak emango du, eta -2005eko abenduaren 10a baino lehen, egun horretan baita 1948ko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren urteurrena- interesdunari jakinarazi eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Jendaurreko aintzatespena.
Jendaurreko aitorpeneko ekitaldian saria emango da. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak egingo du ekitaldi horretarako deia.
Saria emateko epaitza epaimahaiak hartuko du 2005eko abenduaren 10a baino lehen, egun horretan oroitzen baita 1948ko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala.
Epaimahaiaren epaitza apelaezina izango da, administrazio-bidea amaituko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren agindu batez. Hori gorabehera, saritutako pertsonari beren-beregi jakinaraziko zaio.
Saria emateko epaitza epaimahaiak hartuko du 2005eko abenduaren 10a baino lehen.
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Ez dago.
Bestelako AgiriakEz dago.
Ez dago.
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
25/10/2005