Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Giza Eskubideak
 

WAI-A

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek garatutako Bakea eta Giza Eskubideen aldeko Heziketa-arloko Programak eta Ekimenak ekonomikoki laguntzeko diru-laguntzak
laguntzeko diru-laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Giza Eskubideen Zuzendaritza


Xedea

Bakearen aldeko heziketa-arloko programak eta ekimenak ekonomikoki laguntzeko diru-laguntzak


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta tokiko erakunde publikoek badute agindu honetan araututako laguntzak eskatzea.


Diru kopurua

312.000 euro


Araudia


Agindua, 2007ko martxoaren 14koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek garatutako bakearen aldeko heziketa-arloko programak eta ekimenak ekonomikoki laguntzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten da.


Harremanak norekin

Laura Sagastizabal

Tel. 945-019089


Erantsi beharreko agiriak

a) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

b) Ordezkari gisa ari denak bere esku daukan ordezkaritzaren ziurtagiria aurkeztu behar du; bestela, entitatean agintea duen organoaren ziurtagiria, bere izenean obligazioak hartzeko izenpetzaileak duen gaitasuna kreditatuko duena.

c) Ziurtagiri eguneratuak, eskabidea aurkezten den eguna baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emanak, batetik, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, tokian tokiko foru-ogasunak egina; eta, bestetik, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, Lurraldeko Diruzaintzak emana. Hala ere, onuradunak aurkeztu beharra dauzka gai horren inguruan eskatzen zaizkion ziurtagiri guztiak, diru-laguntza emateko prozeduraren aldi guztietan (emakida, justifikazio eta ordaintze aldietan, alegia).

d) Proiektuaren txosten zehatza, honakoak azalduta: garatzeko diren jardueren xedea, metodologia, ustez izango dituzten hartzaileak, lurralde-eremua eta burutzeko egutegia.

e) Proiektua betetzeko beharko den gastuaren aurrekontu zehatza, diru-atalka bereizturik. Proiekturako beste finantzabiderik egonez gero, horien xehetasunak azaldu beharko dira (II. eranskina).

f) Eskatzaileak diru-laguntza hauen helburu bera duen beste edozein laguntza eskatu badu (II. eranskina), horiek zerrendatzea, zein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu zaizkion azalduz eta eskabideen nondik norakoak (onartu den ala ez, erabaki zain dagoen edota onartu den eta zenbatekoa den). Beste laguntzarik eskatu ez badu, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko du, diru-laguntza eske aurkeztu dituen proiektuetarako ez duela beste inolako laguntza eskatu
azalduta.

g) Proiektua burutzeko, erakunde eskatzaileak dituen giza baliabideak eta baliabide materialak aipatu behar dira. Boluntario moduan zenbat lagun ariko diren azaldu beharko da. Inolako diru-ordainik gabe proiektua gauzatzen laguntzen dutenak hartuko dira boluntariotzat.

h) Agindu honetako III. eranskinaren agiriaren bi original, dagokion banku-erakundeak eta eskatzaileak
behar bezala zigilatuta eta sinatuta.

i) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2007ko Maiatzaren 4ra arte


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Giza Eskubideen Zuzendaritza
Donostia Kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Eskatzaileek aurkeztutako agiriak ikusita, Giza Eskubideen Zuzendaritzak agiriak osotu gabeak direla edo daturen bat falta dutela ikusten badu, gehienez ere 10 eguneko epea emango die aurkitutako akatsak zuzentzeko. Eskatzaileak, epe horretan, eskaturiko guztia aurkezten ez badu, atzera egin duela usteko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan jasotakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen lege hori).

Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa zehazteko, ondoko baldintzak hartuko dira kontuan, eskabidean adierazitako datuen arabera eta kasu bakoitzean zehazten den puntuazio-eskala kontuan izanik:

a) Proiektuaren egokitasuna edo gizartean eduki dezakeen eragina. 0tik 10 puntura.

b) Jarduera edo programa originala izatea garatuko den arloan eta programaren onuraz balia daitezkeen pertsonen
kopurua. 0tik 10 puntura.

c) Proiektuarekin hurrengo urteetan jarraitzeko asmoa. 0tik 5 puntura.

d) Udalerriko eskola-eremuarekin zenbaterainoko koordinazio dagoen. 0tik 10 puntura.

e) Finantziazio-iturriak. 0tik 5 puntura.


Egitura Atal Ebazlea

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritza


Ebazteko epea

Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideen gainean, ebazpen adierazia emateko eta jakinarazteko
epea lau hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik aurrera. Epe horretan ebazpen adierazirik
eman eta jakinarazi ea bada, eskabideak ukatu egin direla esan nahiko du, Herri Administrazioen Araubide
Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Hori gorabehera, administrazioak modu adieraziz ebazteko obligazioa du.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ikusi atxitako erankitzak: Agindua, 2007ko martxoaren 14koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek garatutako bakearen aldeko heziketa-arloko programak eta ekimenak ekonomikoki laguntzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten da.


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

24/04/2007