Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Giza Eskubideak
 

WAI-A

Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten antolakunde eta gizarte-mugimenduek helburu horrekin sustatzen dituzten ekimenei 2007

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Giza Eskubideen Zuzendaritza


Xedea

Autonomia Erkidegoaren esparruan Bakea eta Giza Baliabideak bezalako balio unibertsalen aldeko jarduera eta ekimenen programak eta proiektuak egiteko eman ditzakeen laguntzak arautzen ditu.


Nori Zuzendua

Legez eraturikoak izanik irabazteko xederik gabekoak diren pertsona juridiko pribatuek eska ditzakete agindu honetako laguntzak, baldin eta elkarteen estatutuetan jasotakoaren arabera, Bakea eta Giza Baliabideak lortzea helburu badute eta horiek lortzeko bideak guztiz baketsuak badira.


Diru kopurua

1. Diru-laguntzetarako programa honek bostehun mila euroko (643.032 euro) diru-hornidura jasoko du.

2. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira agindu honetako seigarren artikuluan ezarritako irizpideak; aurkeztutako programa bakoitzerako onartzen den aurrekontuaren %100era hel daiteke zenbateko hori.

3. Emandako diru-laguntzaren zenbateko osotik, %10 baino ezin izango da erabili administrazio eta funtzionamendu gastuak ordaintzeko, soldatak albo batera utzita, salbu eta programa gauzatzeko funtsezkoak baldin badira eta hala agertzen bada azalpen-txostenean.


Araudia AGINDUA, 2007ko martxoaren 14koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten antolakunde eta gizarte-mugimenduek helburu horrekin sustatzen dituzten ekimenei laguntzak emateko deialdia egiten duena.

 


Harremanak norekin

Laura Sagatizabal

Tel. 945 019089


Erantsi beharreko agiriak

Behar bezala beteta eskabidea (Anexo I) eta eskabidearekin batera agiri hauek:

a) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

b) Ordezkari gisa ari denak bere esku daukan ordezkaritzaren ziurtagiria aurkeztu behar du; bestela, entitatean agintea duen organoaren ziurtagiria, bere izenean obligazioak hartzeko izenpetzaileak duen gaitasuna kreditatuko duena.

Aurreko ekitaldiko deialdietan, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2004ko otsailaren 25an
emandako Aginduen bidez diru-laguntza jaso badute, ez da beharrezkoa agiri horiek berriz aurkeztea, baldin
eta indarrean jarraitzen badute eta haien edukian aldaketarik izan ez bada; berariazko adierazpen bat egin behar da horren gainean.

c) Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia. Erakundea eratzearen aktaren kopia bat, baita estatutuena eta erregistroko izen-ematearena ere. Aurreko ekitaldian diru-laguntza jaso bada eta agirien edukia ez bada aldatu, ez da agiri horiek aurkezteko beharrik izango; berariazko adierazpen bat egin behar da horren gainean.

d) Ziurtagiri eguneratuak, eskabidea aurkezten den eguna baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emanak, batetik, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, tokian tokiko foru-ogasunak egina; eta, bestetik, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, Diruzaintza Nagusiak emana. Hala ere, onuradunak aurkeztu beharra dauka gai horren inguruan eskatzen zaizkion ziurtagiri guztiak, diru-laguntza emateko prozeduraren aldi guztietan (emakida, justifikazio eta ordaintze aldietan, alegia).

e) 2004ko diru-sarrera eta gastuen laburpena, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen
eskutik jasotako laguntzak berariaz aipatuz.

f) Egitasmoaren txosten zehatza, honakoak azalduta: garatzeko diren jardueren xedea, metodologia, ustez izango dituzten hartzaileak, lurralde-eremua eta burutzeko egutegia. Txosten berean kreditatu beharko da eskatzaileak nolako esperientzia duen proiektuak ukitzen duen esparruan.

g) Egitasmoa betetzeko beharko den gastuaren aurrekontu zehatza, diru-atalka bereizturik. Egitasmorako beste finantzabiderik egonez gero, horien xehetasunak azaldu beharko dira (II. eranskina), edo zinpeko adierazpena bestela, proiektua finantzatzeko ez dutela beste baliabiderik, ez berenik ez besterenik, azalduz.

h) Eskatzaileak diru-laguntza hauen helburu bera duen beste edozein laguntza eskatu badu (II. eranskina), horiek zerrendatzea, zein erakunde publiko edo pribaturi eskatu zaizkion azalduz eta eskabideen nondik norakoak (onartu den ala ez, erabaki zain dagoen edota onartu den eta zenbatekoa den). Beste laguntzarik eskatu ez badu, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko du, diru-laguntza eske aurkeztu dituen proiektuetarako ez duela beste inolako laguntzarik eskatu azalduta.

i) Egitasmoa burutzeko, erakunde eskatzaileak dituen giza baliabideak eta baliabide materialak aipatu. Boluntario moduan zenbat lagun ariko diren azaldu beharko da. Inolako diru-ordainik gabe egitasmoa gauzatzen laguntzen dutenak hartuko dira boluntariotzat.

j) Agindu honetako III. eranskinean datorren agiriaren bi jatorrizko orri, eskatzaileak eta egoki den banketxeak behar bezala zigilatu eta sinatuta.

3. Orobat, egitasmoa edo jarduera hobeto baloratzeko egoki iritzitako edozein dokumentazio osagarri aurkez dezakete eskatzaileek.

4. Jarduerak dagoeneko gauzatu badira, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztiak aurkeztu beharko dira, agindu honetan xedatutakoaren arabera.

5. Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzak espedientea osatzeko beharrezko jotzen dituen agiri eta argibide guztiak eska diezazkioke eskatzaileari; eta, egoki baderitzo, eskatzaileak aurkeztutako datuak egiaztatu egingo ditu.


Eskabideak Aurkezteko Epea 2007/04/05 - 2007/05/04
Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Giza Eskubideen Zuzendaritza
Donostia kalea 1,
01010 Vitoria-Gasteiz

Norberak eramanda edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan onartutako edozein bide erabiliz (urtarrilaren 13ko 4/99 Legeak aldatu zuen lege hori). Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek indarra hartzen duenetik hasita.


Tramiteen deskripzioa

Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Eskatzaileek aurkeztutako agiriak ikusita, Giza Eskubideen Zuzendaritzak agiriak osotu gabeak direla edo daturen bat falta dutela ikusten badu, gehienez ere 10 eguneko epea emango die aurkitutako akatsak zuzentzeko. Eskatzaileak, epe horretan, eskaturiko guztia aurkezten ez badu, atzera egin duela usteko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan jasotakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen lege hori).



Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa zehazteko, ondoko baldintzak hartuko dira kontuan, eskabidean
adierazitako datuen arabera eta kasu bakoitzean zehazten den puntuazio-eskala kontuan izanik:

1.– Entitate eskatzaileari dagokionez: Proposatutako jarduera edo programa garatu behar den eremuan, entitate eskatzaileak duen konpromiso, egindako lanibilbidea, egonkortasun eta kaudimena. 0tik 10 puntura.

2.– Proposatutako jarduera edo programari dagokionez:

a) Jarduera edo programa berezia, originala izatea garatuko den lekuan eta bere egokitasuna edo gizartean
eduki dezakeen eragina. 0tik 10 puntura.

b) Proposatutako jardueraren edo programaren eragina hartuko duen lurralde-eremua eta mugimendu bakezalea
edo giza baliabideen defentsarakoa orain arte sartu ez den zenbait gizarte-alorretara heltzeko gaitasuna. 0tik 10 puntura.

c) Egitasmoarekin jarraitzeko borondatea. 0tik 5 puntura.

d) Proposatutako jardueran, eskatzaileak beste talde bakezaleekin edo giza baliabideen defentsarako taldeekin
duen harreman eta lankidetza-maila. 0tik 5 puntura.

e) Finantziazio-iturriak. 0tik 5 puntura.

3.– Diru-laguntzak emateko, beharrezkoa izango da, lehen esandako baldintzak kontutan hartuz, eskabideak
gutxienezko 20 puntu lortzea.

4.– Aukeratutako proiektuei dagokien diru-laguntza zenbatekoa zehazteko, banatze sistema proportzionala erabaliko da. Hau da, 2. artikuluan emandako diru-laguntzaren zenbateko osoa banatzeko, lehenengo artikuluko 2. paragrafoan agertzen den puntuazioaren arabera banatu behar da, proportzionalitatea kontuan harturik.

5.– Diru-laguntzak ez dira esleituko, ezta ordainduko ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako izaera bereko diru-laguntzen arloan, dirua itzultzeko edo zehatzeko prozedura bat hasita eta oraindik izapidetzen ari bada.


Egitura Atal Ebazlea

Giza Eskubideen Zuzendaria


Ebazteko epea

Ebazpenaeskabideak aurkezteko epea bukatu eta, gehienez, hortik lau hilabetera emango da.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ondorengo Aginduaren Eranskinak ikusi: AGINDUA, 2007ko martxoaren 14koa Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten antolakunde eta gizarte-mugimenduek helburu horrekin sustatzen dituzten ekimenei laguntzak emateko deialdia egiten duena.Hutsen zuzenketa, 2007ko martxoaren 14ko AGINDUA.


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

24/04/2007