Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Justizia
 

WAI-A

Etxeko indarkeria


2007ko otsailaren 26an Hitzarmena sinatu da Justizia Sailaren eta Abokatutzaren Euskal Kontseiluaren artean, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumearen aurkako indarkeriaren, etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko.

Hitzarmen horren xedea  etxeko indarkeriaren, generoko indarkeriaren edo sexu-askatasunaren aurkako delituren baten biktima direla adierazten dutenei berehalako eta doako laguntza juridikoa emateko baldintzak arautzea da.

Nola eskatzen da laguntza juridikoa?

Laguntza hori polizia-bulegoetan, epaitegietan edo gizarte zerbitzuetan eskatu beharko da, eta horiek abokatuen elkargoen etengabeko laguntza-zerbitzuaren bidez bideratuko dute eskaera.

Etxeko indarkeriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Euskadiko Justizia Administrazioaren  Justizia.net (atarian aurkitu dezakezu).

Azken eguneratzea: 2008/03/14