Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Justizia
 

WAI-A

Doako Justizia Laguntza Zerbitzua


Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak tutoretza eraginkorrerako eta doako justiziarako eskubideak bermatzea bultzatzen du ofiziozko txandaren eta atxilotuari abokatuen laguntza eskaintzearen inguruan.

Ildo horretatik, Administrazioaren mendeko Doako Laguntza Juridikoko Batzordeen funtzionamendurako behar den administrazio-euskarria eta laguntza teknikoa ematen ditu Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak. Batzorde horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan doako laguntza juridikorako eskubidea onartzeko ardura duten organoak dira.

Horretaz gain, Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak honako hauek ere diruz laguntzen ditu: Abokatu eta Prokuradoreen Elkargoak, Ofiziozko eta Atxilotuari Lege Laguntza emateko Txandak eta Txandaren funtzionamenduak eragindako gastuak.

Helbide eta telefono interesgarriak:

Arabako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea.
Gasteiz hiribidea, 18-2. solairua (Justizia Jauregia).
Tel.: 945-004900

Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea
Buenos Aires kalea, 6- 6. solairua (Justizia Jauregia).
Tel.: 94-4016507

Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea
Teresa de Calculta plaza, 1- 5. solairua (Justizia Jauregia).
Tel.: 943-000750

2007ko otsailaren 26an, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Legekarien Euskal Kontseiluak Hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen diren emakumearen gaineko indarkeriaren, etxeko indarkeriaren eta sexu-jazarpenen arloko indarkeriako delituen biktimei laguntza juridikoa berehala emateko.


Hitzarmen honen xedea honako hau da: etxeko indarkeriari eta genero-indarkeriari lotutako delitu baten edo sexu-askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan dela dioen orori laguntza juridikoa berehala eta doan emateko baldintzak arautzea.

Justizia.neten ataria

Doako Justizia Laguntza Zerbitzuari buruzko informazio gehiago  Euskal Autonomia Erkidegoaren Justizia Administrazioaren Atariaren bitartez lor dezakezu Justizia.net (leiho berria).

Guía de justicia gratuita

Deskargatu Doako Justizia Laguntzaren gida, gaztelaniaz, (pdf, 144 KB)

Azken eguneratzea: 2007/10/22