Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enplegu eta Prestakuntza
 

WAI-A

Europako Gizarte Fondoarekin batera finantzatutaEnplegurako orientazioko ekintzak garatzeko Laguntzak
 

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza


Xedea

1.-Enplegu-politika pertsonalizatu eta integralaren markoan, laneratzeko ibilbide bat ezartzeko arreta eta laguntzako hasierako prozesua da Orientazioa. Jendearen lan-aukerak areagotzea da Orientazioaren helburua, enplegu bat eskuratzea edo hari eustea zailtzen duten eragozpenak, objektiboak zein subjektiboak, gainditzen lagunduko duten erremintak eta baliabideak eskainiz, baita integrazio koherentea artikulatzea ere, beste neurri eta baliabideen ibilbide banakako eta adostuan, betiere lan bat garatzeko eskaturiko oinarrizko edo lanbide-arloko gaitasuna eskuratu eta garatzeko badira.

2.-Orientazio Zerbitzuen Euskal Sareak garatuko du Enplegu Orientazioa. Egitura propioarekin eratuko da sare hori, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak horretarako sorturikoa, eta zerbitzu laguntzaileen egitura batekin.

3. Kapitulu honen xedea Eusko Jaurlaritzak, Enplegu Orientazioko ekintzak garatzeko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez ematen dituen laguntzak arautzea da , zerbitzu laguntzaileak osatzen dituzten entitateei dagokienez, Enplegu Orientazioaz besteko Enplegurako beste Baliabideak erabiliz artaturikoentzako preskripzio-sistema ezartzeaz gainera.


Nori Zuzendua

Erabiltzeak

1. Ondokoak izango dira Enplegu Orientazioko ekintzen erabiltzaileak:

a) Langabetuak, zentzu zabalean, Gizarte-zerbitzuekin koordinatuta jardungo dute bereiziki, laneratzeko hitzarmena sinatuta izaki oinarrizko errenta jasotzen dutenak hartzeko.

b) Langabezian geratzeko arriskuan dauden langileak.

c) Landunak izan litezkeenak.

2. Orientazio-ekintzak baliatu nahi dituztenek parte-hartze aktiboko konpromisoa adierazi beharko dute enplegurako orientazio-prozesu pertsonalizatua hasteko.

3. Euskal Lan Zerbitzuan erregistratuta ez daudenak bertan erregistratuko dira orientazio-prozesua hasten denean.

Entitate onuradunak eta eskakizunak

1. Enplegu Orientazioko Zerbitzuen Euskal Sarea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak horretarako sorturiko egitura propioak eta zerbitzu laguntzaileen egiturak osatuko dute. Ondokoetan soilik jardungo dute Enplegu Orientazioko Zerbitzu Laguntzaileek:

a) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Enplegu Orientazioko Zerbitzua ez duten enplegu eskualde edo arroetan.

b) esku-hartze espezializatua eskatzen duten gizarteratze eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeentzako arretan (minusbaliotasuna dutenak, gizarte-baztertzea jasateko arriskuan daudenak …).

2. Ondokoak izan litezke Dekretuaren kapitulu honek biltzen dituen laguntzen entitate onuradun, eta, hortaz, Enplegu Orientazioko Zerbitzu Laguntzaile gisa eratu daitezke, eskualde horiek Orientazio Zerbitzu propiorik ez badute:

a) Udalak edo udalerri-mankomunitateak.

b) tokiko garapen ekonomiko eta enpleguko agentziak.

c) sare publikoarekin itunduriko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko edo pribatuak.

d) gizarte-zerbitzuen entitate laguntzaileak, urriaren 18ko Gizarte Zerbitzuei buruzko 5/1996 Legearen 25 eta 26. artikuluetan xedaturikoaren arabera.

e) oro har, irabazi-asmorik gabeko entitateak, euren xede sozialean langabetuentzako laguntza bilduta badute.

3. Gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeentzako arreta bereziari dagokionez, gizarte-zerbitzuen entitate laguntzaileak soilik izan ahalko dira Dekretua honetako kapitulu honek biltzen dituen laguntzen onuradun, eta, hortaz, Enplegu Orientazioko Zerbitzu Laguntzaile gisa eratu, urriaren 18ko Gizarte Zerbitzuei buruzko 5/1996 Legearen 25 eta 26. artikuluetan xedaturikoaren arabera.

4. Entitate onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) EAEn egotea.

b) Euskal Lan Zerbitzuaren zentro laguntzailea izatea.

c) langabetuentzako lanbide-orientazioko ekintzetan aldez aurreko ibilbide sendoa eta egiaztatua izatea, informazio-jarduerak, orientaziokoak, enplegurako motibaziokoak, enplegua bilatzeko teknikak eta laneratzeari laguntzekoak garatuta. Entitate onuradunek jarduera enplegu-orientazioan espezializaturiko entitateekin lankidetzan egiten badute, entitate laguntzaileak aldez aurreko ibilbide hori egiaztatu beharko du gutxienez.

d) enplegu-orientazioko giza baliabideak eta enplegu-orientazioko jarduerak banaka edo taldeka burutzeko nahikoa lokal eta ekipamenduren azpiegitura edukitzea. Minusbaliatuen arretarako espezializatuak badira, orientazio-materialakminusbaliotasun-motetara egokitzeko espezializaturiko giza baliabideak eduki beharko dituzte, eta zeinuen hizkuntza dakiten profesionalak izaten saiatuko dira. Edozein kasutan ere, Enplegu Orientazioko Zerbitzuari dagozkion ekintzak entitate eskatzailearen lokaletan egin beharko dira, salbuespen gisa, eta aldez aurreko eskaera tarteko, horietaz kanpoko bestelako espazioak erabiltzea onartu badaiteke ere

327/2003 Dekretuko I. Kapituluan ezartzen dira lokalen eta ekipamenduen azpiegiturak bete behar dituen gutxieneko baldintzak, 3.4.1 artikuluan orientazio ekintzaren eskabideari dagozkionak, eta 3.4.2. artikuluan Enplegu zentroaren eskabideari dagozkionak.


Diru kopurua

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez finantzatuko dira ondokoak:

a) Gastu arruntak, langileenak eta, hala badagokio, 5.1 artikuluaren a) eta i) idatz-zatien bitarteko ekintzei dagozkien entitate espezializatuaren kontratazioarenak, d) idatz-zatiaren 2. puntuan ezarritakoa izan ezik, ondokoaren arabera:

  • 33 euro/orduko banakako prozesuetan eta
  • 80 euro/orduko talde-prozesuetan.

b) 5.1 artikuluaren j) idatz-zatiari dagozkion gastu arruntak eta langileenak, ondokoaren arabera:

  •  9.000 euro gehienez urtean, hainbat kontzeptupean; instalazioa denbora osorako erabiltzea, komunikazioak, ekipamendu informatikoak erabiltzea, bulego-materiala erabiltzea, baita erabiltzaileen eskueran jarritako informazio eta prestakuntza baliabide guztiak ere.
  •  33.000 euro urtean gehienez ere, Enplegu Zentroaren ekintzak burutzeko beharrezkoa den orientatzailearen soldata-kostuaren eta Gizarte-Segurantzarako enpresa-kotizazioaren kontzeptupean, lanaldi osorako eta urtebetez.

c) Lokalen erabilerari, horien mantentze orokorrari, komunikazioei, eta material suntsikor eta bulegoko materialari dagozkien gastuak hartuko dira gastu arruntzat.

d) 5.1 artikuluaren d) idatz-zatiaren 2. puntuan ezarritakoari dagozkion gastuak, prestakuntza-baliabide berezi batean orientaturikoen banakako preskripzioari buruzkoak. Kasu honetan, baliabide horretan erregistratzeari buruzko kostua subentzionagarria izango da, pertsona bakoitzeko 2.100.– euroko gehienezko mugarekin.


Araudia

327/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Lan-aukerak areagotzeko eta Laneratzea sustatzeko neurriak arautzen disuena (EHAA: 255; 2003ko abenduaren 31a).

AGINDUA ,2006eko uztailaren 12koa, Juztizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Lan-aukerak areagotzeko eta Laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren I. kapituluan jasotzen diren laguntzak aurten eskatzeko epea ezartzen duena, salbu eta kapitulu horretako 5.1 artikuluaren d) idatz zatiko 2. puntuan adierazitako laguntzak.(EHAA: 169; 2006eko irailaren 5)


Harremanak norekin

MARTA ETXEBARRIA
Tel.: 945 01 93 27
Fax: 945 01 94 50

e-mail: m-etxebarria@ej-gv.es

KOLDOBIKE URIARTE
Tel.: 945 01 93 33
Faxa: 945 01 94 50

e-mail: k-uriarte@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskabidea eredu arautua erabiliz egingo da, eta horri, erantsiko zaio 327/2003ko Deketuaren Lehenengo Kapituluko 9.2 artikuluan zehaztutako dokumentazioa. Hori guztia, Prestakuntza zuzendariari igorriko zaio.


Eskabideak Aurkezteko Epea Lan-aukerak areagotzeko eta Laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren I. kapituluan jasotzen diren laguntzak salbu eta kapitulu horretako 5.1 artikuluaren d) idatz-zatiko 2. puntuan adierazitakoakaurten eskatzeko epea bat hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera



Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak Enplegu eta Prestakuntza zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta Saileko Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztuko dira.

Arabako Lurralde Ordezkaritza

Samaniego, 2-2.

01008 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

Gran Vía, 85 -7.

48011 Bilbao

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Vitoria-Gasteiz, 3-3.

20018 Donostia-San Sebastian


Tramiteen deskripzioa

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak baliatzeko aurkezturiko proiektuen baremoak esleitzeko eta aplikatzeko irizpideen azterketa eta ebaluazioa, dagokion ebazpen-proposamenaz gainera, Ebaluazio Batzorde teknikoak egingo du: batzorde hori Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzako bi teknikarik osatuko dute gutxienez, eta ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Enplegu eta Prestakuntza zuzendariari, hori baita ebazteko organo eskuduna.

Kapitulu honetan bilduriko laguntzak Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren ebazpenaren bidez eman edo, hala badagokio, ukatuko dira. Laguntza ematen den kasuetan, behin ebazpena interesatuari jakinarazi eta hura jaso duenetik 10 laneguneko epea igarota, eta betiere laguntzari espresuki uko egin ez badio, onartutzat joko da emandako diru-laguntza


Egitura Atal Ebazlea

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaria.


Ebazteko epea

Lau hilabete, deialdiaren aginduak ondorioak dituenetik, 5.1. artikuluko d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzen kasuan izan ezik; kasu horretan eskabidea aurkezten denetik 6 hilabeteko epea egongo baita.



Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea egiteko beharrezkoa da erabiltzailearen alta prozesua martxan jartzea, aplikazio informatikoaren bidez dirulaguntza eskatzeko. Horrretarako www.lanbide.net orria kontsultatu.


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

5.1 artikuluko d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzen kasuan izan ezik, 327/2003 Dekretuko I. Kapituluaren babespean egindako diru-laguntzetarako eskabideak ebatzi eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia egiten duen Agindua indarrean sartzen den egunetik kontatzen hasita. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igarotzen bada, diru-laguntzerako eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da.

5.1 artikuluko d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako diru-laguntzetarako eskabideak ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igarotzen bada, diru-laguntzerako eskabidea onetsitzat jo ahal izango da.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

12/04/2005