Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza
Sekzio honetan xedatutakoaren babesean, ondoko jardunek jasoko dute diru-laguntza:
LAN-JARDUERA UZTEN DUEN BAZKIDE
LANGILEARENTZAKO EDO LAN-BAZKIDEARENTZAKO LAGUNTZAK
Eskabidea aurkeztu ondoren, lan-jarduera uzten duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak izan daitezke Azpisekzio honetan aurreikusitako laguntzen onuradun, betiere ondoko baldintzak betez gero:
a) bazkide langileari edo lan-bazkideari gehienez bost urte eta gutxienez bi falta izatea erretiroa hartzeko arauzko adinera heltzeko.
b) adin horretara heltzen denerako Gizarte Segurantzako erretiroko kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskatzen den gutxieneko kotizazioaldia egina izatea.
c) enpresan ordura arte betetzen zuen lanaldia osoa izatea.
d) kooperatiba-sozietateak, bazkideak lan-jarduera uzten duen unean, Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei sozietate-kontratu mugagabeak egitea bazkide langile edo lan-bazkide gisa, Dekretu honen 22. artikuluan adierazitako baldintzetan.
e) kooperatiba-sozietateak bazkideak kooperatibako kotizazio-erregimena mantenduz gero erretiroa hartzeko arauzko adina betetzean izango lukeen erretiro-pentsioaren %90 bermatuko duen kopuru ekonomiko baten ekarpena egitea edo egin izana, bazkideak eskubidez jasotzen duen bestelako prestazio edo ordainsari ekonomikoekin eta Azpisekzio honi jarraiki emandako diru-laguntzarekin batera. Gainera, Gizarte Segurantzarekin erretiro-pentsioaren estaldurarako Hitzarmen Berezia egitearen kostua ere ordaindu beharko du, halakorik egiten bada.
f) bazkideak Enplegurako Gizarte Aurreikuspenean espezializaturiko erakunderen batekin aurreikuspen-plan bat egitea. Dekretu honen ondoreetarako, erakunde hori diru-laguntzaren endosu-hartzailea izango da eta, beraz, kooperatibako bazkideari dagokion diru-laguntza jasoko du. Aurreikuspen Plan horri, halaber, enpresak kooperatibako bazkideari lan-jarduera uzteagatik ordaindutako diru-kopuruaren ekarpena egingo zaio.
BIGARREN AZPISEKZIOA
KONTRATAZIO BERRIEN SUSTAPENA
1. Eskabidea aurkeztu ondoren, 20. artikuluan araututakoaren arabera kooperatibako bazkide batek erretiroa hartzearen ondorioz hutsik geratzen den lanpostua betetzen duten kooperatiba-sozietateak izan daitezke Azpisekzio honetan aurreikusitako laguntzen onuradun, betiere kooperatibek bazkide langile edo lan-bazkide gisako sozietate-kontratu mugagabeak egiten badituzte. Kontratuetako bat lanaldi osokoa izango da, eta besteak berriz, lanaldi osoaren 1/3ko gutxieneko lanaldia izango du gutxienez.
Hainbatek lan-jarduera uztearen ondorioz kontratazio berriak egiten diren kasuetan, osoa baino lanaldi laburragoa duten kontratuak pertsona berarengan metatu ahal izango dira lanaldi osoko kontratua osatu arte.
Orobat, hutsik geratu den lanpostu bat betetzeko, kooperatiba-sozietateak bi pertsona kontratatu ahal izango ditu lanaldi osoan. Hala gertatzen denean, sozietateak kreditu-erreserba bat izango du soberan kontratatutako lanaldiari begira, Dekretu honetan araututako diruz laguntzeko moduko ondorengo jardunetan erabili ahal izateko. Kreditu-erreserba hori aribideko urteko abenduaren 31n amaituko da, agortu zein ez.
2. Diru-laguntza jasotzeko, Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei egingo zaizkie sozietate-kontratuak .
LEHEN AZPISEKZIOA
LAN-JARDUERA UZTEN DUEN BAZKIDE
LANGILEARENTZAKO EDO LAN-BAZKIDEARENTZAKO LAGUNTZAK
Diru-laguntzaren zenbatekoa bazkideari erretirorako arauzko adinera heltzeko falta zaion denboraren araberakoa izango da; hain zuzen:
BIGARREN AZPISEKZIOA
KONTRATAZIO BERRIEN SUSTAPENA
1. Artikulu honetan deskribatutako diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldi osoko kontratuei dagokie; lanaldia osoa baino txikiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa langileak lanean egiten duen denboraren araberakoa izango da.
2. Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dagoen pertsona baten kontratazioak 4.510 euroko diru-laguntza jasoko du, Dekretu honen 6.1 artikuluan aipatutako giza talderen bateko pertsona bat kontratatzen denean izan ezik; kasu horretan, diru-laguntzak ondoko zenbatekoak izango ditu:
a) 6.1 artikuluko a) eta e) ataletan adierazitako giza talderen bateko pertsona baten kontratazioak 7.515 euroko zenbatekoa izango duen diru-laguntza jasoko du.
6.1 artikuluko a) atalean araututako giza taldekoak diren pertsonak –45 urtetik gorakoak– kontratatzeko, ez da hiru hilabeteko antzinatasuna exijituko langabetu gisa inskribatzen direnean.
b) 6.1 artikuluan aipatutako gainerako giza talderen bateko pertsona baten kontratazioak 6.012 euroko zenbatekoa izango duen diru-laguntza jasoko du.
3. Aurreko paragrafoetan aurreikusitako zenbatekoak 1.505 eurotan gehituko dira kontratatutakoa emakumezkoa bada.
4. Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da izango, ezein kasutan, kontratatutako pertsonak jaso beharreko urteko lan-aurrerakin gordinaren %60 baino handiagoa.
329/2003 Dekretua, abenduaren 23koaLanerako laguntzak arautzen dituena.
EHAA, zk.: 255, 2003ko abenduaren 31ko. III Kapitulua. PLANTILLAK BERRITZEKO LANGUNTZAK. 2. Sekzioa. KOOPERATIBA-SOZIETATEETAN PLANTILLAK BERRITZEKO LAGUNTZAK
239/2005 DEKRETUA, irailaren 13koa, enplegurako laguntzak arautzen dituen Dekretua aldatzekoa.
(EHAA 181 zk. 2005eko irailaren 22koa).
ARGIBIDEAK:
901 222 901
945 160 600
Arabako Lurralde Ordezkaritza:
Argibideak:
945 017 045
945 017 046
Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza:
Argibideak:
944 031 235
944 031 238
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:
Argibideak:
943 023 200
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza:
Argibideak:
945 019 343
A) LEHEN ASPISEKZIOAN BARNE HARTUTAKO LAGUNTZAK:
a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, eskatzaileak, Aurreikuspen Erakundeak eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua; bertan, diru-laguntzaren endosu-hartzaile gisa arituko den Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen datuak adierazi beharko dira.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.
c) Enpresaren ziurtagiria, ondoko alderdiak jasoko dituena:
Bazkidea enpresan lanaldi osoan aritu dela.
Kooperatiba-sozietateak bazkideak kooperatibako kotizazio-erregimen berean arauzko adinarekin erretiratu arte jarraituz gero jasoko lukeen pentsioaren %90 jasoko duela bermatzeko falta den kopuruaren ekarpena egin duela, hau da, hark jaso ditzakeen prestazioez eta Azpisekzio honen bidez ematen den diru-laguntzaz gain behar den kopurua, eta erretiro-pentsioaren estaldurarako Gizarte Segurantzarekiko Hitzarmen Berezia egitearen kostua ere ordaindu duela.
Kooperatiba-sozietateak sozietate-kontratuak egin dituela Dekretu honen 22. artikuluan ezarri bezala.
d) Gizarte Segurantzaren erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea edukitzeko behar den aldian kotizatu duela egiaztatuko duen agiria, dagokion erakundeak emana.
e) Bazkideak Enpleguko Gizarte Aurreikuspenean espezializaturiko erakunde batekin aurreikuspen-plan bat sinatu duela egiaztatuko duen atxikipen-buletina; erakunde horrek enpresak ordaintzen duen diru-kopurua eta bazkideari Azpisekzio honen indarrez ematen zaion diru-laguntza jasoko ditu.
B) BIGARREN AZPISEKZIOAN BARNE
HARTUTAKO LAGUNTZAK:
a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, kooperatiba-sozietateak eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.
b) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
c) Lanari utzi dioten bazkide langile edo lan-bazkideen eta haien ordez sartu diren eta diru-laguntzaren xede diren bazkide langile edo lan-bazkide berrien zerrenda. Langileren bat Dekretu honen 22. artikuluan eskatutakoa baino luzeagoa den lanaldi baterako kontratatzen bada eta, ondorioz, kooperatibak artikulu horretan adierazitako laneko kreditu-erreserba egin ahal badu, zerrenda horretan haren espedientearen zenbakia, izen-deiturak eta NAN adierazi beharko dira.
e) Kontratatuen Nortasun Agiri Nazionalen kopiak.
f) Bazkide langile edo lan-bazkideen sozietate-kontratuen kopia, lanaldia zehaztuta.
g) Diru-laguntzaren xede diren bazkideei Gizarte Segurantzan edo Lagun-Aron zein antzeko izaera duten beste erakunde batzuetan eman zaien altaren kopia.
h) Kontratatutako pertsonak langabetu gisa duen antzinatasuna egiaztatzeko Autonomia Erkidegoko nahiz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako egiaztagiria. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badago, egoera hori adierazi beharko da eta, hartara, ez da egiaztagiria aurkeztu beharrik izango.
i) Sozietate-kontratua Dekretu honen 23. artikuluan aurreikusitako giza talderen bateko pertsona batekin egiten bada, aurreko idatz-zatian adierazitako ziurtagiriaz gain ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:
j) Diru-laguntza eskatu duen enpresak bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan.
Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.
k) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Probintzia Zuzendaritzaren, Lagun-Aroren edo antzeko beste erakunde batzuen ziurtagiria, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren antzeko baldintzetan.
l) Enpresaren konpromisoa hiru urtetan plantilla finkoa ez murrizteko.
m) Kooperatiba-sozietateak langileei beraiei diruz lagundutako jardunaren inguruan hartu nahi dituen neurrien berri eman izanaren egiaztagiria.
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE
SEGURANTZA
ARABAKO LURRALDE
ORDEZKARITZA
Samaniego kalea, 2
01008
Vitoria-Gasteiz
JUSTIZIA, LAN ETA
GIZARTE SEGURANTZA
BIZKAIKO LURRALDE
ORDEZKARITZA
On Diego López de Haro kale
nagusia, 85
48011 Bilbao
JUSTIZIA,
LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
GIPUZKOAKO LURRALDE
ORDEZKARITZA
Vitoria-Gasteiz kalea,
3
28018 Donostia-San Sebastián
Ez dira azaltzen
Enplegua eta Prestakuntza zuzendaria
Hiru hilabete eskabidea aurkezten denetik
Baiespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Kooperatiba-sozietateentzako diru-laguntza Eskabidea (pdf, 197 KB)
Bazkidearentzako diru-laguntza Eskabidea (pdf, 81 KB)
Hirugarrenen alta fitxa (pdf, 184 KB)
Fitxa honetako AGIRIAK ataleanezarritako agiriekin batera aurkeztu behar da eskabidea.
Ez daude
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
09/09/2005