Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lan eta Lan-harremanak
 

WAI-A

Kultura Ekintzailea Zabaltzeko Proiektuak burutzeko diru-laguntzak.       Cofinanciado por el Fondo Social Europeo

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza


Xedea

Biztanleria langabetuan, ez-aktiboaren artean eta, bereziki, ikasleengan kultura ekintzailea zabaltzeko proiektuak izango dira Kapitulu honen babespeko diru-laguntzaren xede.


Nori Zuzendua

Ondoko erakunde-motak izango dira Kapitulu honek aipatzen dituen laguntzen erakunde onuradun, betiere 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxe publiko eta itunduak.

 

b) Euskal Autonomia Erkidegoko aktiboa izan litekeen biztanleria ez-aktiboaren eta laneratzeko oztopoak dituzten taldeen ordezkari diren legez eraturiko elkarte, fundazio eta gobernuz kanpokoko erakundeak.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko edo pribatuak.

d) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden udalak, mankomunitateak, koadrilak, horien mendeko sozietate publikoak eta garapen-agentziak, guztien kasuan, kultura ekintzailea zabaltzeko eta enpresak sortzeko aukera babesteko laguntza- zerbitzua baldin badute.


Diru kopurua

Diru-laguntzaren zenbatekoa eta baliabide ekonomikoak.

1.– Diru-laguntza bakoitzaren banakako zenbatekoa 4.500 eurokoa izango da gehienez, eta onarturiko aurrekontuaren %100 beteko du.

2.– Ondorio horietarako, kapitulu honetan jasotako laguntzetarako guztira ezarritako zenbatekoa aldatzea egongo da, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bestelako laguntza-programak gauzatzearen ondorioz agortzeke dauden aurrekontuetako baliabideen arabera, eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, betiere diru-laguntzak ebatzi baino lehen. Hori gertatuz gero, aditzera emango da Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen ebazpenaren bidez.

 

3.– Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastu-kontzeptuak:

a) Ikasmaterialak eta zabalkuntzakoak.

b) Proiektuaren koordinazioa eta ohiko gastuak.

c) Kanpo-aholkularitza.

Azpiegiturako eta ekipamenduko inbertsioetarako gastuak ez dira ezein kasutan ere diruz laguntzeko modukoak izango.

4.– Kanpo-aholkularitzako kontzeptupean bere gain har dezakeen kostuak ez du inoiz emandako diru-laguntzaren %60 gaindituko.

5.– 3. artikuluaren b) idatz-zatian adierazitako erakundeentzako diru-laguntza bolumen orokorrak ez du inoiz urtero esleituriko guztizko aurrekontuaren %33 gaindituko, diru-laguntza eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten ikastetxeentzako onarturiko aurrekontuak urteko aurrekontu erabilgarriaren %67 gainditzen ez duenean izan ezik.


Araudia

328/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten duena (EHAA 255 zkia. 2003ko abenduak 31. II. Kapitulua. Kultura Ekintzailea Zabaltzeko Proiektuetarako Diru-Laguntzak).

191/2005 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Kultura Ekintzailea eta Enpresak Sortzeko aukera babesten duen dekretua aldatzen duena (EHAA 152 zkia. 2005eko abuztuak 11).

AGINDUA, 2007ko maiatzaren 3koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; honen bidez jakinarazten da Kultura Ekintzailea eta Enpresak Sortzeko aukera babesten duten laguntzak jasotzeko eskaerak 2007an aurkezteko epea, abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko II. kapituluan ezarritakoaren arabera.


Harremanak norekin

ARGIBIDEAK:

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza:

Jose Pablo de Juan Landaburu

945 019 365
jp-dejuan@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Diru-laguntza eskatzeko dokumentazioa.

1.– Ikastetxeko zuzendariak edo dagokion erakundearen legezko ordezkariak sinaturiko diru-laguntza eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

 

a) Kultura ekintzailea zabaltzeko produktuaren deskribapen xehatua, ondoko idatz-zatiak barne hartuta:

1.– Proiektuaren justifikazioa, erakunde eskatzailearen bokazio eta ibilbide propioetan oinarriturikoa, kasuak kasu.

2.– Talde hartzailea. Ikastetxeak badira, inplikaturiko taldeak, ikasleak eta irakasleak identifikatuko dira, etapen eta hezkuntza-zikloen arabera xehatuta eta ikastetxe osoan duten portzentajea kontuan hartuta. Gainerako kasuetan, azkenean parte hartzen dutenen kopurua hartuko da kontuan.

 

3.– Helburuak eta edukiak.

4.– Jardueren zerrenda eta horiek denboran ezartzea.

 

5.– Erabiliko diren giza baliabideak, baliabide materialak edo antolamendu-arlokoak.

6.– Emaitzen ebaluazio-prozesua lortu nahi diren helburuen arabera.

7.– Kanpo-aholkularitzako premiak, erakunde eskatzailearen bitarteko propioen bidez garaturiko jardunekin duten koordinazio eta osagarritasuna dela-eta behar bezala justifikaturikoak.

8.– Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

9.– Proiektua garatzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntzek izango duten erabilerari buruzko aurreikuspenak.

b) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak edo, ikastetxeen kasuan, zuzendariak sinaturiko zinpeko aitorpena, ondokoak argitzeko moduan:

 

1.– 4. artikuluaren b) idatz-zatian zehazturiko laneko segurtasun eta osasun arloko baldintzak betetzea.

 

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako antzeko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzen ari diren itzultze eta zigor prozeduren egoera.

 

3.– Eusko Jaurlaritzari, bestelako herri-administrazioei edo bestelako erakunde publiko edo pribatuei ekintza bera tarteko eskaturiko beste edozein laguntza edo diru-laguntza zein egoeratan (emanda edo bideratzen) dagoen.

4.– Dekretu honetan eskaturiko baldintza guztiak betetzeko konpromisoa, bai eta, kasuak kasu, ematen den laguntza bideratzeko ebazpenak eskaturikoak ere.

 

5.– 3. artikuluaren b) idatz-zatian adierazitako erakundeak badira, erakundearen ordezkaritza-ahalmenak edukitzea erakunde publikoei aurkezteko, gutxienez diru-laguntzak eskatu eta jasotzeko, bai eta haien beharrezko izapideak egiteko ere.

 

c) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren, edota gizarte-aurreikuspeneko dagokion erakundearen ziurtagiri eguneratuak eta bi aletan, erakunde horiekin zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzen dutenak. Erakundea ordainketei dagokienez egoera erregulatuan dagoela ulertuko da zorraren atzerapena lortu eta berori agiri bidez kreditatzen badu.

 

d) Ikastetxeak badira, ordezkaritza-organo gorenaren ziurtagiria, eskaeraren aldez aurrekoa, bertan proiektuari buruzko informazioa jaso duela eta harekin ados dagoela adierazita.

e) 3. artikuluaren b) idatz-zatian adierazitako erakundeen kasuan, pertsona juridikoen eta oro har erakundeen txartelaren fotokopia.

2.– Erakunde eta deialdi bakoitzeko eskera bat onartuko da gehienez. Erakunde batek deialdi berean eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, denboran aurkeztutako lehena baino ez da aintzat hartuko.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2007-05-22tik 2007-07-21ra


Eskabideak aurkezteko lekua

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
On Diego López de Haro kale nagusia, 85
48011 Bilbao

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Vitoria-Gasteiz kalea, 3
28018 Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

Diru-laguntzak emateko prozedura.

1.– Kapitulu honetan jasotako diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketarena izango da. Ondorio horietarako, eskabideak aurkezteko epea amaituta eta, hala badagokio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluan jasotako tramitea bete ondoren, aurkeztutako eskabideak beroiei atxikitako agiriekin batera aztertuko eta erkatuko ditu batzorde tekniko batek; batzorde hori Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzaren plantilla teknikoko hiru lagunek osatuko dute gutxienez, horretarako Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariak izendaturikoak.

2.– Eskabideak eta eurekin batera aurkeztutako agiriak erkatu ondoren, euren arteko ordena ezarriko da, hurrengo paragrafoan ezarritako lehentasun eta balorazio irizpideak kontuan hartuta, eta aipatutako irizpideak aplikatuta puntu gehien lortu duten erakundeei soilik esleituko zaie diru-laguntza.

3.– Ebaluazio-batzordeko lehendakariak, kideen artean Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak izendutakoak, lehenesteko eta baloratzeko ondoko irizpideei jarraiki aurkeztuko du ebazpen-proposamena:

a) Ondoko baldintzak ezinbestekoak izango dira diru-laguntza eskuratzeko:

1.– Kanpo-aholkularitzako osagaiaren proportzionaltasuna eta jatorria baliabide propio erabilgarriekin alderatuta.

2.– Ikastetxeen kasuan: kultura ekintzailea zabaltzeko proiektua ikastetxearen hezkuntza eta curriculum proiektuan integratzea, eta horien zeharkako tratamendua curriculumetan.

3.– 3. artikuluaren b) idatz-zatian adierazitako erakundeen kasuan: proiektuaren eraginkortasuna biztanleria langabetua eta ez-aktiboa autoenpleguaren formuletara bideratzeko.

b) Ondokoak izango dira balorazio-irizpideak:

1.– Proiektuaren barne-koherentzia, zehaztapena eta bideragarritasuna (0-20 puntu).

2.– Parte-hartzaileak. Proiektuaren onuradun izan litekeen biztanleriaren bolumena zein profila baloratuko dira, autoenpleguaren formuletara heltzeko ahalmenari dagokionez (0-10 puntu).

3.– Erakundeak duen ibilbidea kultura ekintzailea biztanleria langabetuaren eta ez-aktiboaren artean zabaltzeko, erakundeak berak proiektuaren justifikazioan aurkezten duenari jarraiki (0-10 puntu).

4.– Proposamenaren berrikuntza (0-10 puntu).

5.– Proiektuaren ekarpena euskararen gizarte eta eskola erabilera zabaltzeari dagokionez (0-5 puntu).


Egitura Atal Ebazlea

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren ebazpena tarteko onartu edo ukatuko da diru-laguntza. Behin ebazpena erakunde eskatzaileari igorri eta hamar laneguneko epea igarota hura jaso zenetik berariazko uko-egiterik gabe, erakundeak onarpena ebazpenean zehazturiko termino beretan onartzen duela hartuko da kontuan.

 


Ebazteko epea

Eskaerak ebatzi eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi-Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide-inprimakia.

 


Bestelako Agiriak

No hay.


Oharrak

No hay.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

12/06/2006