Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lan eta Lan-harremanak
 

WAI-A

Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliatuta bideraturiko aurreikuspen sozialeko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza


Xedea
  1. Dekretu honen xedea zera da, Eusko Jaurlaritzak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez arau honek eskatzen dituen eskakizunak betetzen dituzten aurreikuspen sozial osagarriko sistemak ezartzeari emango dizkion laguntzak arautzea.
  2. Dekretu honen babespean eratzen diren aurreikuspen-sistemak eratzearen eta abiaraztean gastuak estaltzeko lagungarri izan daitezen emango dira laguntza horiek, baita eratzearen eta abiaraztearen aurreko gastuak estaltzeko ere.

Nori Zuzendua
  1. Podrán ser beneficiarias de las ayudas económicas contempladas en el presente Decreto, las Entidades de Previsión Social Voluntaria constituidas de conformidad con la Ley 25/1983, de 27 de octubre, sobre Entidades de Previsión Social Voluntaria y el Decreto 87/1984, de 20 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de la citada Ley.
  2. Las personas asociadas a las EPSV sujetas a estas ayudas deberán mantener con la persona socia protectora una vinculación laboral, o, en su caso, de socio trabajador o socia trabajadora y de trabajo en el ámbito de las sociedades cooperativas y laborales (modalidad de empleo) o, en su defecto, si cotizan al Régimen Especial de Trabajadores Autónomos o a mutualidades alternativas del sistema público, mantener entre sí una vinculación profesional (modalidad asociada).
  3. La ayuda se concederá tanto a EPSV de nueva creación como a aquéllas que acojan nuevos colectivos en EPSV ya existentes, ya sea mediante la creación de un nuevo Plan de Previsión o mediante la incorporación de nuevas personas socias a un Plan de Previsión ya existente, siempre y cuando estos Planes reúnan los requisitos del artículo 3 de este Decreto.

Diru kopurua
  1. Dekretu honen eskakizunak betetzen dituzten aurreikuspen sozialeko sistema osagarriak eratzeko eta abiarazteko gastuak laguntzen xede izango dira, hala nola kideentzako informazio-gastuak, sistema informatikoak, higiezinak, soldatak eta lansariak eta notario-gastuak.
  2. Laguntzen xede izango dira, halaber, dekretu honen eskakizunak betetzen dituen aurreikuspen sozialeko sistema osagarriak eratzearen eta abiaraztearen aurreko gastuak, hala nola kanpo-aholkularitzek eginiko azterlan juridiko eta ekonomikoak, alternatiben azterketak, kolektiboaren balioespenak, akordioen instrumentalizazioa, eta zabalkunde- eta sustapen-kanpainak. Kasu horietan beharrezkoa da justifikaturiko gastuak kolektibo berriak aurreikuspen sozial osagarriko sistema berrira izandako berariazko inkorporazioaren zuzeneko ondorio izatea.

Araudia

252/2006 DEKRETUA, 2006ko abenduaren 12koa; horren bitartez, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliatuta bideraturiko aurreikuspen sozialeko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dira.

EHAA, zk.: 243, 2006eko abenduaren 22ko.


Harremanak norekin

Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

tlf.: 945 019 348


Erantsi beharreko agiriak
  • BASEaren Gobernu Batzordearen ziurtagiria; bertan bildu beharko da atxikitako bazkideen kopurua eta enplegu-aurreikuspenera inkorporatzen diren langileen ehunekoa 3.9 artikuluari dagokionez.
  • Eratzearen eta abiaraztearen aldez aurreko gastuen kasuan, izandako gastuen faktura originalak edo fotokopia konpultsatuk erantsiko dira.
  • Enpresa sustatzaileak Gizarte Segurantzan emandako alta-partearen kopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
  • Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa, entitate eskatzaileak eta dagokion bankuak izenpetu eta zigilatuta.
  • BASEaren zinpeko aitorpena, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. idatz-zatian ezarritako ezein kausaren eraginpean ez dagoela ziurtatzen duena; testu hori azaroaren 11ko 1/1997 legegintzako dekretuak onartu zuen, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldaturikoa.
  • Zerga-obligazioak beteta dauzkala erakusteko, Foru Ogasunaren egiaztagiri gaurkotua aurkeztu behar da. Egiaztagiriaren ordez, egiaztagiria eskatu izana adieraz daiteke behar bezala zigilatutako idazki baten bidez, baina idazki horrek eskaera aurkezteko baino ez du balioko.
    Zor bat atzeratzea lortzen duen entitateak ordainketak eguneratuta dauzkala joko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.
  • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion entitatearen egiaztagiri gaurkotua aurkeztu behar da, aurreko idatz-zatian adierazitakoaren ildotik.
  • Entitate eskatzaileak zinpeko aitorpen bat egin behar du, administrazio honi nahiz beste administrazio publiko batzuei edo erakunde publikoei xede eta helburu berberaz eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten) jakinarazteko.
  • Entitate eskatzaileak zinpeko aitorpen bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako -eta izaera bereko diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zehatzaileei buruz, prozedura horiek oraindik izapidealdian badaude, behintzat.

Eskabideak Aurkezteko Epea
  1. Eratzeko eta abiarazteko gastuak estaltzeko laguntza ekonomikoko eskaera gehienez ere urtebeteko epean aurkeztu beharko da BASE edo aurreikuspen-plan berria Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen Erregistroan erregistratzen denetik, edo bazkide berriak lehendik ere bazegoen aurreikuspen-planera inkorporatzen direnetik.
  2. Eratzearen eta abiaraztearen aldez aurreko gastuak estaltzeko laguntza ekonomikoko eskaera gehienez ere sei hilabeteko epean aurkeztu beharko da BASE edo aurreikuspen-plan berria Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen Erregistroan erregistratzen denetik, edo bazkide berriak lehendik ere bazegoen aurreikuspen-planera inkorporatzen direnetik, dagozkion fakturekin batera.
  3. Jendaurrean jartzearen printzipioa betetze aldera, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea, ekitaldi ekonomiko bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpenaren bidez, urtero emango du jakinaraztera dekretu honetan aurreikusitako laguntza-lineak finantzatzeko esleituriko kredituen guztizko zenbatekoa, edo, hala badagokio, kredituak eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa.

Eskabideak aurkezteko lekua
  1. Laguntza ekonomikoko eskaerak eredu normalizatuan aurkeztu behar dira (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan jaso daiteke) Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Gasteiz), zuzenean nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz.
  2. Entitate onuradunek eskaera aurkezterakoan egiaztatu beharko dute eskakizun guztiak betetzen dituztela.

Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea.


Ebazteko epea

Sei hilabete eskabidea aurkezten denetik.




Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide-Fitxa (pdf, 474 KB)


Bestelako Agiriak

Hirugarren alta Fitxa (pdf, 185 KB)


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

22/12/2006