Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Gizarteratze Zuzendaritza
Agindu honen helburua da Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, partzuergoei, mankomunitateei, udalei eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei emango dizkien diru-laguntzak arautzea da. Diru-laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko programetan jasotako jarduerak 2008. ekitaldian egiteko izango dira. Jarduerak oinarrizko gizarte-zerbitzuekin elkar lanean egingo dira eta horien oinarrian gizarteratze-hitzarmenak egongo dira.
Aginduaren xedea da gizartean bazterturik geratzeko arriskuan daudenak edo bazterturik dauden pertsonei bere gisa bizitzeko baliabide pertsonal edo sozialen gabezia leuntzea.
Honako hauek izan daitezke Agindu honetan jasota diru-laguntzen onuradunak
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aurreko artikuluan aipatu diren gizarte-programak egiten diharduten irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak. Entitate horiek oinarrizko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan aritu beharko dira eta Administrazio honetako Bazkuneen edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta egon beharko dira, edo, bestela, dagokion erregistro publikoan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute.
Aurkezten den programa bakoitzerako onartzen den aurrekontu osoaren %100eraino finantza dezake Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.
Zatika egingo da ordainketa, emakidaren unean %75 ordainduko da eta, gainontzeko %25, egin diren gastuak justifikatzen direnean. Horretarako, jatorrizko agiriak behar dira edo, salbuespenez, horien kopia konpultsatuak, jarduna amaitzen den egunetik hasi eta bi hilabeteko epe barruan aurkeztu beharko dira.
AGINDUA, 2008ko otsailaren 27koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko jarduerak egiteko diru-laguntzak arautzen dituena.
Telefonoa: 945 01 93 88
Telefonoa: 945 01 94 01
Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa: insersoc@ej-gv.es
a) Behar bezala betetako eskabide-orria (agindu honekin eranskin gisa doan eskabide-orri normalizatua), gutxienez honako datuak jaso beharko dituena:
b) Eskabideko programa oinarrizko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
c) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia. Aurreko ekitaldiko deialdi berean diru-laguntza jaso dutenek
ez dute agiri hori aurkeztu beharko.
d) Zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten egiaztagiri eguneratuak, gehienez, eskabidearen data
baino hiru hilabete aurretik emandakoak; bat Foru Ogasunarena, eta bestea, hala dagokionean, Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintzarena, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzkoa. Hala eta guztiz ere, onuraduna derrigortuta dago diru-laguntza eman, justifikatu eta likidatzeko prozeduraren fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion egiaztapen guztiak aurkeztera.
e) Zinpeko aitorpena, sexu-diskriminazioagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen ondorioz ezarritako administrazio-zigor edo zigor penalen bat dela-eta deialdi honetan parte hartzea galarazten dien debekurik jaso ez dutela adierazten duena.
2008/03/18 - 2008/04/17(Biak barne)
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Lurralde Ordezkaritzetan edo Gizarteratze Zuzendaritzan.
Dena dela, 30/1992 legearen 38.4 artikuluan aurreikusten dena aplikatuko da.
Ez dago.
Gizarteratze Zuzendaritza.
Hiru hilabete.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
2008ko otsailaren 27ko Aginduaren eskaera-orria (doc, 16,9KB)
Ez daude.
Ez daude.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
17/03/2008