Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarteratzea
 

WAI-A

Oinarrizko Errenta (OE)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Gizarteratze Zuzendaritza


Xedea

Oinarrizko Errenta (OE) aldizkako diru-laguntza subsidiario bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan gutzienez urtebete sartuta egonik, eta beren elkarbizitza-unitatearen irabaziak eta ondarea kontuan hartuta, oinarrizko beharrizanei eta gizarteratzeko eta lan-merkatuan sartzeko prozesuaren ondorioz sortutakoei aurre egiteko nahikoa diru-baliabide ez dutenak.


Nori Zuzendua

Honako baldintzok betetzen dituzten pertsonei:

1. Bizikidetzako unitate (BU) bat osatzea.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan agertzea, eskabidea egin baino urtebete aurretik.
3. Bizirauteko oinarrazko gastuei aurre egiteko behar beste baliabiderik ez izatea.
4. 23 urtetik gorakoa izatea.


Diru kopurua

Hilero honako diru-kopurua jasotzeko eskubidea izango du: Oinarrizko Errentaren (OE) zenbatekoaren (bere BUk duen kide-kopuruaren arabera dagokion zenbatekoa) eta etxean hileroko guztira dituzten baliabide konputagarrien zenbatekoaren arteko aldea

OE-EN ZENBATEKOAK 2008. URTERAKO

    BU-KO                              OE
KIDE-KOPURUA             ( EURO/HILEAN)

     1                                 616,00.-
     2                                 791,00.-
     3                                 861,00.-
     4                                 875,00.-
     5                                 875,00.-


Araudia
  • 10/2000 Legea (pdf, 119.6 KB), abenduaren 27koa, Gizarte Eskubideen Agiriarena. (EHAA 249, 00/12/30koa)

  • 198/1999 Dekretua, (pdf, 254 KB)  apirilaren 20koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera arautzen duena (EHAA 94, 99/05/20koa).

  • Agindua, 2001ko otsailaren 14koa (pdf, 157.8 KB), Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, oinarrizko errentaren titularrentzat eta gizarte-larrialdietarako laguntzem onuradunentzat lanean hasteko pizgarriak ezartzeko dena. (EHAA 37, 01/02/21)

  • 12/1998 Legea, (pdf, 192.7 KB) maiatzaren 22koa, Gizarte Bazerkeriaren aurkakoa (EHAA 105; 98/06/08koa).

  • Agindua 2004ko urriaren 8koa, Oinarrizko Errentaren eskabide-eredu berria argitaratzeko eta prestazio buruzko dokumentazioa euskarri informatikoan bidaltzea arautzeko dena.

  • 4/2003 Legea (pdf, 45.7 KB), ekainaren 25ekoa, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legea aldatzen duena.
  • 4/2007 Legea, ekainaren 22koa, Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren abenduaren 27ko 10/2000 Legea aldatzekoa.

Harremanak norekin
  • José Manuel Muñoz Dermit
    Telefonoa: 945 01 94 01

  • Arantxa Orbegozo Eizagirre
    Telefonoa: 945 01 94 02

Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa:
insersoc@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskaera dagokion Udalean jaso ahal izango da.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

* Eskatzaileraren eta bizikidetzako unitateko gainerako kideen nortasun-agiria.

* Familia-liburuaren fotokopia eta/edo, hala badagokio, adingabekoen zaintza edo tutoretza egiaztatzen dituzten agiriak.

* Tratu txarrak egonez gero, ebazpen judizialaren edo salaketaren fotokopia.

* Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak egonez gero, horren ziurtagiria.

* Banantze, dibortzioa edo ezkontza baliogabe egonez gero, ebazpenaren fotokopia.

* Euskal giza taldeen kolektibitateen kasuan, kontsulatuen ziurtagiriak.

*198/1999 Dekretuaren 5.2. artikuluan aurreikusitako kasuen zirkunstantzien ziurtagiria.

* Diru-sarreren zinpeko aitormena.

* Premia egoera frogatzen duen ziurtagiria, oinarrizko gizarte-serbitzuek emandakoa.

* Ekatzaileak ematea egokitzat jotzen dituen agiriak.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar


Eskabideak aurkezteko lekua

Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Dagokion Foru Aldundia


Ebazteko epea

Bi hilabete eskabidea egin den egunetik.



Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Eskaera dagokion Foru Aldundia jaso ahal izango da


Bestelako Agiriak

Katastro balioak (pdf, 68.6 KB)


Oharrak

Dagokion Foru Aldundiak ebatziko du.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

09/01/2007