Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Gizarteratze Zuzendaritza
Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak, dirutan ematen dira, subentzio moduan eman ere. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.
Honako baldintzok betetzen dituzten pertsonei:
1. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan agertzea, eskabidea egin baino sei hilabete lehenago.
2. 18 urte beteta izatea.
3. Dekretuko 3. artikuluan jasotako gastu espezifikoei aurre egiteko behar beste baliabiderik ez izatea.
Laguntzaren helburua diren gastu espezifikoen gaineko portzentaje jakin bat aplikatzearen emaitza izango da.
BUEI bakoitzeko eta urteko gehienez eman daitezkeen zenbatekoak eta GLL-en motak 2008. urtean
GLL Kontzeptua - Urteko gehienez
Oharra: 1.- 2007ko otsailaren 28ko Aginduaren ( pdf, 125.73) 2. artikulua kontsulta dezakezue.
Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa: insersoc@ej-gv.es
Eskaera dagokion Udalean jaso ahal izango da.
Honako agiri hauek aurkeztu behar dira :
Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.
Ez dago.
Dagokion udala
Bi hilabete.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Eskaera dagokion Udalean jaso ahal izango da.
Dagokion Udalak ebatziko du.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
28/02/2007