Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Familia
 

WAI-A

Familia bateragarri egiteko neurriak (2007/07/28tik aurrera hasitakoak):seme-alabak zaintzeko langileak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Familia Zuzendaritza


Xedea

Seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian alta emanda dagoen langilea kontratatzeko diru-laguntza emango da.


Nori Zuzendua

1.- Familia-unitatea osatzen duen eta seme-alaba adingabea zaintzeko etxeko langilea dela-eta Gizarte Segurantzari egiten zaion kotizazio-dokumentuan etxekoen unitatearen titular gisa azaltzen den aita edo ama izango da onuraduna.
 
2.- Onuradunak laguntzarako eskubidea izateko Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketak egunean egon beharko du.
Gizarte Segurantzaren kuotak arauzko epean ordaintzen ez badira, epe horretan ordaindu ez diren denboraldietako kuotei dagokien laguntza automatikoki galduko da.

Baldintzak.

1.- Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko, honako betebehar hauek bete beharko dira:
 
a) Onuradunak etxekoen unitatearen titular gisa azaldu beharko du etxeko langilea dela-eta Gizarte Segurantzari egiten zaion kotizazio-dokumentuan.

b) Eskaera aurkezten denean eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egon beharko du.
 
Horretaz gain, eskabidea aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtetan.

c) Onuradunak eta kontratatutako langileak zainduko duen seme-alabak bizileku berean bizi eta bertan erroldatuta egon beharko dute diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.
 
d) Familia-unitatea osatzen duten aitak eta amak ordainduriko jardueraren bat gauzatu beharko dute -bai besteren kontura, bai norberaren kontura-, edota lan egiteko erabateko ezintasun iraunkorra izan beharko dute gutxienez.

e) Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren lanaldiaren iraupena haiek beren jarduera betetzen duten sektorearen lanaldi osoari dagokiona izango da.
 
f) Etxeko langilearen kontratuak egutegiko 59 eguneko gutxieneko iraupena izango du.
 
g) Etxeko langilearen kontratuaren iraupena gutxienez egiazko 80 lanordukoa edo gehiagokoa izango da hilean.

h) Semeak edo alabak, zeina zaintzeko kontratatu baita zaintzailea, ezin izango da matrikulatuta egon funts publikoekin finantzatutako haur hezkuntzako eskola batean edo haur hezkuntza ematen duen ikastetxe batean.


Diru kopurua

 1.- Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileen kontratazioa dela-eta onuradunak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziari egindako kotizazioaren ekarpena, legez dagokiona, hartuko du erreferentziatzat laguntzak.

2.- Familia ugarien kasuan, laguntzaren zenbatekoak honako hau hartuko du erreferentziatzat: enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziari egindako kotizazioaren eta Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 9. artikuluan ezarritako hobariaren artean dagoen aldea.

3.- Laguntzaren zenbatekoa familia-errentaren arabera ezarriko da, eta hori kalkulatzeko familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-maila eta familia-unitatean bizi diren kideen kopurua hartuko dira kontuan.

a) Errenta-maila zerga-oinarri orokorraren eta familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aurrezpenaren zerga-oinarriaren baturaren arabera ezarriko da.
 
b) Horrela ezarritako familia-errenta etxekoen unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituko da. Adierazitako koefizientea ondoren azalduko diren koefizienteen arabera familia-unitatearen kide bakoitzari dagokion koefizientea aplikatuta ateratzen den batura izango da. Koefizienteak honako hauek dira:
- Bi gurasoko familia-unitatea osatzen duen eskatzailea: 1, 00.
- Ezkontidea edo bikotekidea: 0,5.
- Familia-unitatea osatzen duten seme-alabak: 0,3.
- Ezkontiderik edo bikotekiderik gabeko eskatzailea: 1,3.

4.- Aurreko idatz-zatian ezarritakotik ateratzen den familia-errenta estandarizatuaren arabera ezarriko da laguntzaren zenbatekoa; hortaz:
- 25.000 euroko edo hortik gorako familia-errenta estandarizaturako, laguntza enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziaren kotizazioari egiten dion ekarpenaren -legez dagokionaren- % 50ekoa izango da.
- 25.000 eurotik beherako eta 17.000 euroko edo hortik gorako familia-errenta estandarizaturako, laguntza enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziaren kotizazioari egiten dion ekarpenaren -legez dagokionaren- % 75ekoa izango da.
- 17.000 eurotik beherako familia-errenta estandarizaturako, laguntza enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziaren kotizazioari egiten dion ekarpenaren -legez dagokionaren- % 100ekoa izango da.

Familia-errenta estandarizatua jakiteko:

- Familia-unitatea osatzen duten gurasoak PFEZaren aitorpena hiru lurralde historikoetako batean aurkeztu badute, eta Familia Zuzendaritzak errenta-maila zehazteko beharrezko informazioa foru aldundiei eskatzeko baimenik eman ez badute, familia-errenta estandarizatua 25.000 eurokoa edo handiagoa dela eta diru-laguntzaren ehuneko txikiena eskatzen dutela ulertuko da.
 
- Familia-unitatea osatzen duten gurasoak PFEZaren aitorpena hiru lurralde historikoetako batean aurkeztu ez badute eta eskaerarekin batera Dekretu honetako 37. artikuluaren bosgarren idatz-zatiaren h) letran azaltzen den dokumentazioa aurkezten ez badute, familia-errenta estandarizatua 25.000 eurokoa edo handiagoa dela eta diru-laguntzaren ehuneko txikiena eskatzen dutela ulertuko da.

PFEZ aitortu beharrik ez duten eskatzaileei dagokienez, Foru Aldundien organo kudeatzaileek zenbatuko dute haiei dagokien errenta. Jarraian, errenta hori aditzera emango dute, zerga-arlokoak ez diren xedeetarako informazioa emateari buruzko Lankidetza Hitzarmenak betez.

Gai hau arautzen duen araudiaren arabera PFEZren aitorpena aurkeztu behar badute, eta Foru Aldundiek emandako informazioaren arabera aurkeztu ez badute, 25.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizatua hartuko zaie kontuan.
 
25.000 euroko edo hortik gorako familia-errenta estandarizatuaren eskaeran egindako aitorpenak ezarriko du emango den laguntzaren gutxieneko ehunekoa. Kasu horretan ez da baimenik beharko Foru Aldundiei informazioa eskatzeko.




Araudia

118/2007 Dekretua, uztailaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena.

Hutsen zuzenketa, ondoko dekretuarena: 118/2007 Dekretua, uztailearen 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena.

 


Harremanak norekin

INFORMAZIOA:
012

Arabako Lurralde Ordezkaritza:
Informazioa:
 
945 017 045
945 017 046

Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza:
Informazioa:

944 031 235
944 031 238

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:
Informazioa:

943 023 200

Familia Zuzendaritza:
Informazioa:
  
945 01 91 03 


Erantsi beharreko agiriak

Eskaerarekin batera ondoren azalduko den dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskaera horrek honako hauek bilduko ditu: familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren baimena, Dekretu honetako 35. artikuluan adierazi den errenta-maila Familia Zuzendaritzak Foru Aldundietatik zuzenean lortu ahal izateko.

Eskaera hori eskabide arautuaren bitartez aurkeztuko da eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saialean eskuratu ahal izango da, edo www.juslan.ejgv.euskadi.net, Interneteko helbidean jaitsi ahal izango da. Erantsi beharreko dokumentazioa honako hau da:

a) Eskatzailearen NANaren edota haren nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.

b) Hala badagokio, familia-liburuan senar-emazteak azaltzen direneko orriaren fotokopia, edo, izatezko bikoteen kasuan, erregistratuta dauden Izatezko Bikoteen Erregistroaren ziurtagiria edo hori egiaztatzen duen antzeko dokumentua.

c) Seme-alaba -hori zaintzeko kontratatu delarik zaintzailea- azaltzen den familia-liburu osoaren fotokopia.

d) Adopzioaren, tutoretzaren edo harreraren kasuetan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren fotokopia.

e) Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiri eguneratuak, etxebizitzan bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna barne. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.
 
Erroldatze-ziurtagiriak frogatzen ez badu eskatzailea udalerrian bizi dela, laguntzaren organo kudeatzaileak eskaera egingo dio eskatzaileari udalerrian bizi dela egiaztatzen duten dokumentuak aurkez ditzan.
 
Eskatzailea 33.1.b) artikuluaren bigarren paragrafoan aipatutako salbuespenean biltzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda barne. Hori ez ezik, salbuespen horren aukera egiaztatuko duten erroldatze-ziurtagiriak ere aurkeztuko ditu.
 
f) Gurasoen -naturalak edo adopziokoak- ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, etxeko langilea kontratatzea eragin duen seme-alabaren zaintza eta babespea esleitzen duen ebazpen judizialaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

g) Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen kotizazioak Gizarte Segurantzari ordaindu zaizkiola egiaztatzen duten dokumentuen kopiak.
 
h) Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailari buruzko informazioa bide telematiko bidez lortzerik ez badago, honako hauek aurkeztuko dira:
- Administrazioak egindako ordainketaren fotokopia. Ordainketa hori familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren PFEZren deklarazioari (baterakoa edo bakoitzarena) dagokiona da eta laguntza eskatzen ari den urtearen aurreko bi urteei buruzko zergaldiari dagokio.
- Ezkontza deuseztatzearen, banantze judizialaren edo dibortzioen kasuetan, zaintzailea kontratatzea eragin duten seme-alabaren zaintza eta babespea esleitu zaion aitaren edo amaren errenta-aitorpenari dagokionez Administrazioak egindako likidazioaren fotokopia aurkeztu beharko da.
- Salbuetsita daudelako PFEZren aitorpena egin ez dutenek salbuetsita daudela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri hori dagokion Erakundeak eman beharko du.

l) Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren lan-jarduera -norbere kontura edo besteren kontura- eta jarduera gauzatzen duten sektoreko lanaldiari dagokionez, haiek betetzen duten lanaldiaren iraupena egiaztatzen duten dokumentuak.

m) Familia-unitatea osatzen duten aitari edo amari lanerako ezintasun absolutua onartu badiote, zirkunstantzia hori egiaztatzen duen dokumentua.

n) Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa, eskatzaileak sinatuta eta dagokion banketxeak zigilatuta.

Hasierako baliatze-aldien jarraipena diren baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko idatz-zatiaren g) letran azaltzen den dokumentazioa bakarrik aurkeztu beharko da, alde batera utzi gabe hasierako egoerarekin alderatuta egindako aldaketa orori buruzko dokumentazioa aurkeztu behar dela nahitaez.


Eskabideak Aurkezteko Epea

1.- Oro har, eskaerak aurkezteko lau epe ezartzen dira urtero. Hori oinarritzat hartuta, eta eskaera aurkezteko epearen lehenengo egunerako eskatzen den egutegiko 59 eguneko gutxieneko epea bete bada, eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da:
 
- Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarteko epean aurkeztuko dira.

- Apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko epean aurkeztuko dira.

- Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean aurkeztuko dira.

- Urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarteko epean aurkeztuko dira.

2.- Diruz laguntzeko moduko egoerengatiko laguntzak emateko eskaerei hiruhileko batean eman bazaie hasiera, eta eskabideak aurkezteko epearen lehenengo egunean ez badute beteta eskatzen den egutegiko 59 eguneko gutxieneko iraupena, hurrengo epean aurkeztu beharko dira.

3.- Diruz laguntzeko moduko egoera amaitzen den hiruhilekoan baliatutako zatia egutegiko 59 egunetik beherakoa bada, eskabidea hurrengo epean aurkeztu beharko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskaerak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkeztu beharko dira eskabide normalizatuaren bidez. Eskabide horiek behar bezala bete beharko dira.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarteratze Sailburuordetzaren Familia Zuzendaritza.


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, eskaera bideratzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartuko den unetik zenbatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak


Hasierako eskaera agiria (pdf, 140 KB)

"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (PDF, 1348KB).


Jarraipeneko eskabidea (pdf, 45 KB)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

INFORMAZIOA ETA ESPEDIENTEAK KONTSULTATZEKO ORDUTEGIA:

ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 09:00ETATIK 13:00ETARA
                                         15:00ETATIK 16:30ETARA

OSTIRALEAN                         09:00ETATIK 14:00ETARA

Eskaerarekin batera aurkeztu behar da "dokumentazioa" atalean agertzen diren agiriak.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.