Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Familia
 

WAI-A

Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak (2007ko uztailaren 28a baino lehen hasita)     

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Familia Zuzendaritza


Xedea

1.– Legezko xedapenaren edo itun indibidual edo kolektiboaren ondoriozko ondoko bi egoeretako batean geratzeko aukera egiten duten langileek jasoko dute diru-laguntza:

a) Seme-alaba natural zein adoptatuak zaintzeko eszedentzia hiru urteko gehieneko aldi batez, lizentziak, baimenak edo jaiotzaren edo adopzioaren ondorioz dagozkien beste antzeko eskubideak amaitzen direnetik aurrera kontatzen hasita. Hori lortzeko ez da beharrezko baldintza izango lanpostua ordezko beste langile batek bete izana.

b) Lanaldia gutxienez herenean eta gehienez erdian murriztea sei urtetik beherako seme-alabak edo, nahiz eta sei urtetik gorakoak izan, gutxienez %33ko ezintasun onartua duten seme-alabak zaintzeko.

2.– Hurrengo artikuluan adierazitako erakunde pribatuek langabetu gisa inskribatutako pertsonen lanaldi osoko edo partzialeko kontratazioak jasoko du diru-laguntza, ondokoren bat aukeratu duten pertsonak ordezkatzeko hain zuzen ere:

a) Seme-alabak zaintzeko eszedentzia, betiere legezko xedapen, hitzarmen kolektibo edo itun indibidual bati jarraiki lanpostua erreserbatzen duen eszedentzia bada.

b) Seme-alabak zaintzeko lanaldi-murrizketa, betiere legezko xedapen, hitzarmen kolektibo edo itun indibidual bati jarraiki ordezkatutako langilea bere ohiko lanaldira itzultzeko bermea barne hartzen duen murrizketa bada.


Nori Zuzendua

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskubidea izango dutenak ondokoak dira:

a) Aurreko artikuluan adierazitako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa aukeratu duten.

Kapitulu honen ondorioetarako, enpresa pribatuaren esparruko zein Herri Administrazio, Erakunde Autonomo, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publiko eta horien mendeko Enpresa Publikoetako besteren konturako lanetan dihardutenak hartuko dira langiletzat, lotura lan-esparrukoa, funtzionario-esparrukoa zein estatutu-esparrukoa den kontuan hartu gabe. Kooperatiba-sozietateetako bazkideak ere halakotzat hartuko dira.

b) Kapitulu honetan aurreikusitako baldintzetan Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan lan egiteko langabetu gisa inskribatutako pertsonak lanaldi oso edo partzialerako kontratatzen dituzten erakunde pribatuak –izaera juridikoa edozein dutela ere eta irabazi asmorik izan ala ez–. Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta horien mendeko Enpresa Publikoak salbuetsita daude.


Diru kopurua

1.– Dekretu honen 46.1.a) artikuluan aipatutako eszedentzia-egoerak ondoko laguntzak jasoko ditu:

a) Urteko 2.400 euro langilea emakumezkoa denean.

b) Urteko 3.000 euro langilea gizonezkoa denean.

Aurreko idatz-zatietan aipatutako diru-kopuruak lanaldi osoko kontratua duen pertsona baten eszedentziaren kasuan aplika daitezkeen handienak dira. Eszedentzia eskatzen duen pertsona lanaldi laburrago baterako kontratatuta dagoen kasuetan, laguntzen zenbatekoa proportzionalki gutxituko da.

2.– Dekretu honen 46.1.a) artikuluan aipatutako lanaldi-murrizketak ondoko laguntzak jasoko ditu:

a) Murrizketa lanaldiaren %45etik %50era bitartekoa denean:

– Urteko 1.800 euro langilea emakumezkoa denean.

– Urteko 2.400 euro langilea gizonezkoa denean.

b) Murrizketa lanaldiaren %40tik %45era bitartekoa denean:

– Urteko 1.575 euro langilea emakumezkoa denean.

– Urteko 2.100 euro langilea gizonezkoa denean.

c) Murrizketa lanaldiaren %33tik %40ra bitartekoa denean:

– Urteko 1.350 euro langilea emakumezkoa denean.

– Urteko 1.800 euro langilea gizonezkoa denean.

Aurreko idatz-zatietan aipatutako diru-kopuruak lanaldi osoko kontratua duen pertsona baten lanaldi-murrizketaren kasuan aplika daitezkeen handienak dira. Murrizketa eskatzen duen pertsona lanaldi laburrago baterako kontratatuta dagoen kasuetan, laguntzen zenbatekoa proportzionalki gutxituko da.

3.– Eszedentzia edo lanaldi-murrizketaren denboraldia urte osokoa ez denean, 1 eta 2 idatz-zatietan ezarritako kopuruak proportzionalki gutxituko dira.

4.– Seme-alabak zaintzeko eszedentzien zein lanaldi-murrizketen kasuan, Dekretu honen 46.2 artikuluan aipatzen diren bitarteko kontratuek gertakizun arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egindako kotizazioaren %100era bitarteko diru-laguntza jasoko dute, Estatuko Administrazioak kontzeptu horrengatik diruz laguntzen ez duen aldearen kopuru berdinarekin, Langile Autonomoen Erregimen Berezian barne hartutako aldi baterako kooperatiba-bazkideak kontratatzen direnean izan ezik. Kasu horietan, diruz laguntzeko moduko portzentajea %80koa izango da.


Araudia

239/2003 Dekretua, abenduaren 23koaLanerako languntzak arautzen dituena

EHAA, zk.: 255, 2003ko abenduaren 31ko. VI. Kapitulua. LANA ETA FAMILIA BATERAGARRI EGITEKO NEURRIAK

DECRETO 239/2005, de 13 de septiembre, de modificación del Decreto por el que se regulan las ayudas al empleo.

(BOPV  nº 181 de 22 de septiembre de 2005)


Harremanak norekin

ARGIBIDEAK:

901 222 901

Arabako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:

 

945 017 045

945 017 046

Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:

944 031 235

944 031 238

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:


943 023 200

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza:

Informazio-ordutegia: 9:00 - 13:30

Langileentzako dirulaguntzak:

Argibideak:

945 019 344  

945 019 342  

Enpresentzako dirulaguntzak:

 

Argibideak:

945 019 344 


Erantsi beharreko agiriak

A) SEME-ALABAK ZAINTZEKO ESZEDENTZIA EDO LANALDI-MURRIZKETA HARTZEN DUTEN

LANGILEENTZAKO LAGUNTZEN KASUAN:

a) Eskatzailearen NANaren 2 fotokopia edo, hala badagokio, nortasuna egiaztatuko duen dokumentua.

b) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, 3 fotokoia, pertsona eskatzaileak sinatua eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.

c) Eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoan noiztik erroldatuta dagoen egiaztatuko duen ziurtagiria.

d) Gizarte Segurantzan baja eman duela egiaztatzen duen partearen kopia edota, lanaldi-murrizketaren kasuan, Gizarte Segurantzako datuetan aldakuntza izan dela egiaztatzen duen partearen kopia.

e) Seme-alabak zaintzeko eszedentzian dagoela edo lanaldi-murrizketa duela egiaztatuko duen dokumentua. Bertan ondoko alderdiak jasoko dira:

– eskubide horretaz baliatzeko denbora,

– ordura arte egiten zuen lanaldia eta lanaldi osoarekiko proportzioa (hitzarmen kolektibo aplikagarriaren arabera), eta

– lanaldi-murrizketaren kasuan, ordura arte egiten zuen lanaldiarekiko portzentajea.

f) Laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten adingabeetako batek %33ko edo gehiagoko ezintasuna aitortuta badu, dagokion Foru Aldundiak egindako minusbaliotasun-ziurtagiriaren fotokopia.

g) Familia Liburuaren fotokopia edo, adopzio-kasuetan, hori eratu zuen auto judizialaren fotokopia, nazioarteko adopzioaren kasuan izan ezik; kasu horretan, Erregistro Zibil Zentralean inskribaturik dagoela egiaztatuko duen ziurtagiria erantsiko da, adopzioa adingabeen jatorrizko herrialdeetan dagoen indarreko legeriaren arabera egin bada; adingabearen jatorrizko herrialdean Espainian adopzioa egiteko helburuarekin adopzio sinplea edo tutoretza baino egin ez denean berriz, Espainiako agintaritzak emandako adopziorako auto judizial irmoaren fotokopia konpultsatua.

B) ERAKUNDE KONTRATUGILEENTZAKO

LAGUNTZEN KASUAN:

a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, erakunde eskatzaileak sinatua eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.

b) Erakunde kontratugilearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

c) Diruz lagundutako kontratazioa eragin duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatuko duen dokumentua. Bertan, eskubide hauez baliatu den pertsonari dagokionez, ondoko alderdiak jasoko dira:

– eskubide horiez baliatzeko denbora,

– ordura arte egiten zuen lanaldia eta lanaldi osoarekiko proportzioa (hitzarmen kolektibo aplikagarriaren arabera), eta

– lanaldi-murrizketaren kasuan, ordura arte egiten zuen lanaldiarekiko portzentajea.

d) Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duen langilea ordezkatzeko Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako bitarteko kontratuaren kopia. Kooperatiba-sozietateen kasuan, bazkide langile edo lan-bazkideekin sinatutako sozietate-kontratuaren kopia.

e) Kontratatutako pertsonaren enplegu-eskatzailearen txartelaren kopia edo, halakorik ezean, langabetu gisa inskribatuta dagoela egiaztatzeko dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako egiaztagiria. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badago, egoera hori adierazi beharko da eta, hartara, ez da egiaztagiria aurkeztu beharrik izango.

f) Ordezko gisa kontratatutako pertsonaren Gizarte Segurantzako alta-orriaren kopia.

g) Erakunde kontratugilearen ziurtagiria. Bertan kontratatutako langileak jasoko duen hileko ordainsari gordina —aparteko ordainsarien zati proportzionala barne— agertuko da.

h) Erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorraren Probintzia Zuzendaritzaren (edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen) ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan. Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.


Eskabideak Aurkezteko Epea Hiru hilabete, diruz lagundutako jarduera hasi zenetik kontatzen hasita
Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira, behar bezala betetako eskabide orri estandar baten bitartez, zuzenean zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinen bitartez.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira deskribatzen.


Egitura Atal Ebazlea

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea aurkeztu zenetik kontatzen hasita.



Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea, lurralde-ordezkaritzek banatutako idazki normalizatuan.

LANGILEARENTZAKO DIRULAGUNTZA

Bankuaren Datuak (Acrobat dokumentua)

Bigarren ordainketa egiaztagiria (pdf, 16 KB)

Azken ordainketa egiaztagiria (pdf, 16 KB)

OHAR GARRANTZITSUA

ENPRESARENTZAKO DIRULAGUNTZA

Hirugarrenaren Alta(Acrobat dokumentua)

Kotizazio-oinarrien egiaztagiria (Acrobat dokumentua)


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

INFORMAZIO-ORDUTEGIA: 09:00 - 13:30


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

29/10/2007