Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
WAI A - WCAG 1.0
Azken eguneratzea: 2008/07/17
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian
Euskadin 'despotismo ilustratua' ezartzea leporatu dio Lehendakariak Espainiako Gobernuari
Euskaldun guztien artean "autogobernu politiko eta ekonomiko handiagoa" lortzearen alde egin du
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi duenez, "despotismo ilustratua aktualizatu da: dena Euskal Herriarentzat, baina Euskal Herria gabe". Gainera, euskal gizartea deitu egin du "denon artean autogobernu politiko eta ekonomiko handiagoa lortzeko" Euskadin.
Lehendakaria EKGK-ko kideekin batera. JB
Lehendakaria EKGK-ko kideekin batera. JB

Konstituzio Auzitegiak Kontsulta Legea eten egin duela aipatu gabe, Ibarretxek adierazi du "XXI. mendean hain berritzaile ez den despotismo ilustratuaren printzipioa" gaurkotu dutela, "dena Euskal Herriarentzat, baina Euskal Herria gabe. Lehendakariak adierazpen horiek egin ditu Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian, hain zuzen ere.

Bere ustez, euskal gizarteak "lidergo politiko eta ekonomikoa" behar du eta, ekonomia ikuspuntutik berrikuntzaren alde egin du egin du, "baita ideiekin ikuspuntu giza-ekonomikotik gizarte hau zuzentzeko".

"Autogobernu ekonomiko eta politiko handiagoa behar dugu. Politikoki eta ekonomikoki erabakitzeko gaitasun handiagoa behar dugu eta hobeto bizitzeko behar dugu", baietsi du.

Hori dela eta, duela 30 urte Gernikako Estatutua onartu zenetik, "onartezintzat" jo du "herri honekin konprometitu ziren transferentziak ematen ez badute, gure onerako dela esatea".

"Berrikuntza Ministroak esan digu ikerkuntza zientifiko eta teknikoaren transferentzia ematen ez badigute, gure onerako dela. Horrez gain, gizarteari galdetzea debekatu digu euskal gizartearen onerako delako", azpimarratu du.

Lehendakariak adierazi du "XXI. mendean hain berritzaile ez den despotismo ilustratuaren printzipioa" gaurkotu dutela.

Autogobernu handiagoa

"Behar-beharrezkoa da eta euskaldunon artean autogobernu politiko eta handiagoa lortu behar dugu hobeto bizitzeko. Ziur gaude hemen, herri honen erakundeek eta gizarte honek gauzak hobeto egiten dituztela eskuduntzak ditugunean etorkizunari aurre egiteko asmoz, giza-ekonomiko ikuspuntutik eta, baita ikuspuntu politikotik ere", esan du.

Ildo horretan, euskaldunak "adin nagusikoak" direla adierazi du eta eskuduntza berriekin lan egin duten eremu bakoitzean "gauzak hobeto" egiten direla ziurtatu du. "Autogobernu politiko eta ekonomiko handiagoa behar dugu, uste dugulako herri honetan gauzak hobeto defendatzeko eta egiteko gaitasuna daukagula", amaitu du.