Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Inmigrazioa
W3C-WAI

Etxebizitza

Etxebizitzaren arazoak gizarteko geruzarik txiroenei eragiten die oro har, baina etorkina den pertsona batentzat halako bat lortzea zaila da bereziki.

Iritsi berriak diren pertsonek ostatu hartu ohi duten lehendabiziko etxebizitza sare informalaren bidez lorturikoa izan ohi da -familiaren, lagunen, nazionalitate bereko pertsonen bidez.

Oinarrizko sare honen osagarri gisa, zenbait gizarte-erakundek lehendabiziko uneetan atzerriko pertsonek izan ohi duten babes gabezia hori arintzeko baliabideak eskaini ohi dituzte.

Erakundeei dagokienez, zenbait udaletxek udal abegi-etxeak jarri dituzte abian behar larriko egoerei aurre egiteko. Zentro hauetan aterpea, mantenua eta lagun-taldea eskaintzen zaizkie denboraldi batez horren beharra duten pertsona guztiei, atzerritarrak izan edo izan ez.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Bizi zaren Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jo.


Toki batean kokatu eta halako segurtasun ekonomikoa lortu ostean, pertsona etorkinek etxebizitza erosteko aukera izan dezakete.

Etxebizitza bat erosi edo alokatzerakoan, etxebizitza-agentzien esku dauden ekimen pribatuez gain, ondoko zerbitzu publikoek bideraturiko eskaintza da nabarmentzekoa:

Gizarte Etxebizitzak eta Babes Ofizialekoak

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza-zerbitzu bat jartzen du hiritarren esku. Bertan, babes ofizialekoak nahiz libreak diren etxebizitzen erosketari, alokairuari edota birgaitzeari buruzko promozioei, laguntzei eta zerbitzuei bideraturiko informazioa ematen da.

Informazio gehiago lortzeko Etxebidera edota Hiru Lurralde Historikoetako Etxebizitzaren Ordezkaritzara jo daiteke. Erakundeen kolaboratzaile diren erakundeetako bulego guztietan ere izaten da honi buruzko informazioa.

Etxebizitzei Bideraturiko Udal Programak

Udal batzuek etxebizitza erosteko edo alokatzeko promozio eta laguntzak jartzen dituzte hiritarren eskura. Honi buruzko informazioa bizi zaren udaleko hiritarrei arreta eskaintzera zuzenduriko zerbitzuetan eska zenezake.

Azken eguneratzea: 2007/04/19